Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bergarako Landazabal enpresak lan-hitzarmena lortu du

Дата публикации: 01-07-2026 12:15:06

Bergarako Landazabal enpresako batzordeak –ELAk 3 ordezkari eta CCOOk 2 ordezkari– hitzarmen propioaren lehen akordioa lortu du greba mugagabea hasteko bezperan. Hala jakinarazi dute ELA sindikatutik, "ituna mugarri" bat dela gaineratuz.

Основное содержимое страницы с новостью.

2025-2028 lan-hitzarmena "asteetako tentsioaren" ondoren iritsi dela adierazi dute eta pozik azaldu dira ELAko kideak "soldata-igoerak, lanaldi-murrizketak eta lan-erreformaren aurkako blindajeak" sendotzen dituelako; horregatik ituna "mugarri bat" dela gaineratu dute.

Automobilgintzarako piezak garbitzen dituzte Landazabalen eta pieza horien kalitate-kontrola egin; 60 langilek dihardu han. Lan-hitzarmenean honakoak jaso dituzte: KPIari lotutako soldata igoerak, urtero %1 igota; lanaldia urtero 8 ordutan murriztea; eta bulegoetako langileen atsedenaldia lan denbora ordaindutzat aitortzea. Gaineratu dute beste "hobekuntza esanguratsu" batzuk ere jaso direla, esaterako, baja osagarrien kasuan; baita gaueko lanaren plusa %30era igotzea eta lanaldiko atseden denborak handitzea ere.

ELAk gogorarazi gura izan du duela Gipuzkoako metalaren hitzarmen probintziala aplikatzea lortu zela duela bi urte "sindikatuak bultzatutako gatazka" baten bidez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako010.0502-07-2026
2LABek langileen mobilizazioekin lotzen du Elcoro enpresak Geroa kuotak eguneratu izana, ez horrela zuzendaritzak09.2223-07-2026
3Elcoro Decoletaje: "Langileen gehiengoaren konfiantza dugu eta jarraituko dugu gauzak ahalik eta ondoen egiten"08.0313-07-2026
4Greba mugagabea abiatu dute IATko langileek08.1613-07-2026
5Greba mugagabera joko dute Itasua IATko langileek, "egoera konpondu ezean"05.2608-07-2026
6Lanbide Heziketako ikastetxeek eta enpresek etorkizuneko langileen profilaz hausnartu dute011.9416-06-2026
7Greba mugagabeari eutsiko diote Itasua IATko langileek08.5723-07-2026
8"Egoera nahasian moldatzeko gaitasuna" nabarmendu dute Fagorreko batzar nagusian08.2330-05-2026
9Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak0510-07-2026
10Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.89. Источник: goiena.eus.