Fagor Arrasatek beste urrats bat egin du bere dibertsifikazio estrategian, Robohelix enpresaren %20ko partaidetza eskuratuta. Maiatzaren 28an Frankfurten sinatu zuten akordio horrekin, kooperatibak etorkizunean enpresaren gehiengoa hartzeko aukera izango du.
Robohelix Australian sortu eta gaur egun Alemanian egoitza duen enpresa da, Arkimedesen torlojuetarako helizeak modu automatizatuan fabrikatzeko teknologia patentatu baten garatzailea dena. Haren zortzi ardatzeko CNC makina robotikoek ekoizpen-prozesua azkartzen dute eta kostuak, akatsak eta eskuzko lanaren beharra murrizten dituzte.
Fagor Arrasateko negozio-garapeneko zuzendaria den Juan Etxebarriak azaldu du eragiketa hori 2028ko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen dela: "Aukera emango digu sektore berrietan presentzia handitzeko. Besteak beste, nekazaritza, elikadura, meatzaritza, kimika, petrolioa eta gasa, uraren tratamendua edo eraikuntza bezalako esparruetan jarduteko aukera zabalduko digu, hau da, gure sektore tradizionalen –automobilgintza, etxetresna elektrikoak edo siderurgia– ziklo ekonomikoekin korrelaziorik ez duten industrietan".
Bi enpresen arteko lankidetzaren helburua Arkimedesen torlojuen fabrikazio osoa automatizatzea da, txapa ebakitzetik azken produktua lortu arte. Horrez gain, Fagor Arrasatek bere nazioarteko salmenta eta zerbitzu sarea jarriko du Robohelixen eskura, haren merkatu-irismena handitzeko.
Konpainiaren aurreikuspenen arabera, negozio-ildo berri honek 60 lanpostu kualifikatu sortzea eta 30 milioi euroko fakturazioa lortzea ahalbidetu dezake datozen urteetan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Erreka Kooperatibak 65 urte bete ditu, 100 milioi euroko fakturazioa eta 80 lanpostutik gora sortzea jomugan | 0 | 21.63 | 27-06-2026 |
| 2 | Astorek gordeta zuen stock guztia erosi du Errioxako Maspormenos enpresak | 0 | 10 | 05-06-2026 |
| 3 | Французская Orano заключила договор с Росатомом стоимостью €40 млн | 0 | 0 | 10-12-2019 |
| 4 | Frasers declara incondicional su OPA sobre Hugo Boss tras el visto bueno de Bruselas | 0 | 6.4 | 28-07-2026 |
| 5 | Soralucek filial berria ireki du Erresuma Batuan | 0 | 6.94 | 10-07-2026 |
| 6 | РФПИ и Makara Capital будут инвестировать в технологические компании | 0 | 0 | 14-11-2018 |
| 7 | "Русатом Оверсиз" планирует купить долю в "ТМХ - Энергетические решения" до конца года | 0 | 0 | 03-06-2021 |
| 8 | ИТ-холдинг «Т1» и «Корпорация робототехники» будут совместно развивать российский рынок роботизации | 0 | 5 | 07-07-2026 |
| 9 | Hugo Boss calls for investors to reject ‘inadequate’ Frasers Group offer | 0 | 5 | 09-07-2026 |