Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!

Дата публикации: 22-04-2026 22:00:00

Nahia Zurutuza Huizi
Hernaniko Itaiako kidea

Основное содержимое страницы с новостью.

Sinestezina dirudien arren, bada matxismoa ez dela existitzen eta emakumeon aurkako indarkeria kasuak, kasu isolatuak direla pentsatzen duenik. Sinestezina, Euskal Herrian 10 egunean 2 emakume erailak izan eta erailketa saiakera bat egon denean.

Gizonezko batek urruntze agindua urratuz, emakumea labanaz erasotu zuen eta emakumea ihes egin nahian zegoela hil da. Gertakari lazgarri hau 2026ko 4. erailketa matxista izan da.

Ez gara esajeratzen ari, errealitateak agerian uzten du matxismoak bere horretan jarraitzen duela, eta emakumeok emakume izateagatik erailak izaten ari garela. Hutsunez beteriko sistema honetan, argi dago instituzioen babes neurriek muga nabarmenak dituztela eta ondorioz, emakumeak babesgabe egoeran gelditzen garela.

Indarkeria matxistaren aurka posizionamendu irmoa hartzeko momentua da: eraso matxista bakoitzari aurre eginez eta horien aurka kaleak hartuz. Emakumeon aurkako jarrerek ez dezaten lekurik izan ez gure kaleetan, ez etxeetan, ez sare sozialetan, ez inon.

Itaiatik jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzen jarraituko dugu: batetik, indarkeria jasan duen emakumea defendatzeko eta babesteko baldintzak borrokatuz; bestetik, eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzunez. Zentzu horretan, beharrezkoa da, matxismoaren aurkako kontzientziazio lana eta borroka indartzea, matxismoari aurre egingo dion mugimendu indartsua eratuz.

Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Urteko 5. erailketa matxista Euskal Herrian030.6423-05-2026
2Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, erakundeen arteko protokoloa sinatu dute019.9808-05-2026
3Beteranoetatik gazteetara, herria egiten jarraitzeko aldarria018.1821-07-2026
4Indarkeria matxista egoerak ekiditeko neurriak, Santiotarako024.7421-07-2026
5Pantailen gaia lantzeko tailer berria Emakumeon Etxean, ostiralean020.1418-05-2026
6Kontzentrazioa, Argedaseko eraso matxista salatzeko017.9620-05-2026
7Berdinduk egindako adierazpen instituzionala zabaldu du Hernaniko Udalak011.127-06-2026
8Angel Erro: "Aurreiritziz betetako motxila daramagu"0512-11-2018
9Metropoli Forala 2019-02-080308-02-2019
10Pinoi finkodun bizikleten ezaugarriak ezagutzen07.5924-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 28.63. Источник: kronika.eus.