Igamo Packaging taldeak, emakumeen txirrindularitza denboraldia modu ezin hobean amaitu du, ostiralean hasi eta igandera arte iraun duen Aiarako Itzulian. Orozkon hasi zuten Itzulia erlojupekoarekin ostiralean; ondoren, larunbatean, Laudion lehen etapa, eta Amurrion, bigarrena igandean.
Laudioko etapak, Arabako txapelak banatzeko balio izan zuen eta bertan, Izaro Ezpeleta aramaioarra, kadete mailako Arabako txapeldun bilakatu zen. Beste aldetik, Ziortza Heredia, junior mailan, txapeldunorde izan zen. Biek, etapan, top 10ean sailkatzea lortu zuten, esprint murriztuan.
Itzulia bukatzerako gainera, Arabako federazioak banatzen dituen sari orokorretan, Ziortza Heredia, lehen urteko junior onena izan da Arabako challenge-an, eta Izaro Ezpeleta ere, kadeteetako, podiumean sartu da. Igamo Packaging-eko, bi arabarrek beraz, lehiakor amaitu dute denboraldia.

Aiarako itzuli honekin, emakumeen 2027ko denboraldia bukatutzat eman dute Lokatzako neskek. Otsailean hasi zuten denboraldia eta estatu osoan ibili dira kilometroak eginda eta lasterketak jokatuta. Kantabrian, Galizian edo Murtzian lehiatu dira Espainiako Kopan. Baita, Valentzia eta Leon-Asturiasen ere. Kilometro asko egin badituzte ere, eboluzio eta emaitza onak lortu dituzte Igamoko neskek. Aipatzekoa Ainhoa Plazak, Madrilen, Euskal selekzioarekin lortutako Espainiako txapelketa. Ainhoak berak, garaipena Tafallan. Izaro Ezpeletak, podiuma Valentzian eta Balmasedan. Ziortzak, podiuma Balmasedan eta 5. Euskadiko erlojuaren aurkako txapelketan. Itxaso Plaza Euskadiko 23 urtez azpiko txapeldunordea eta hainbat top10.
Denboraldi onaLokatzako Igamo packaging taldea, hiru kategorietan txirrindulariak izan dituen Euskal talde bakarra izan da eta Estatu osoan ere, bakarrenetarikoa. Bertan aritu diren txirrindulariek, nagusien ispilua izan dute eta hauek, txikien ilusioa. Horrela ba, beste urte batez, formakuntza lantzen duen Lokatza Ziklismo Eskolak, eginiko denboraldia benetan ontzat ematen du.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Panticosako mendi eta lakuetara joango dira Arrolakoak irailean | 0 | 15.28 | 29-07-2026 |
| 2 | Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean | 5 | 7 | 08-06-2026 |
| 3 | Antiguako pilota txapeketa Antzuolan hasiko da | 0 | 17.41 | 04-08-2026 |
| 4 | "Arraroak eta gogorrak" izan dira Aramaioko jaiak, baina herriaren kohesioa nabarmendu dute balorazio bileran | 0 | 7.31 | 14-07-2026 |
| 5 | Irrintzi Plaza 21-11-24 | 2 | 6 | 25-11-2021 |
| 6 | Ibarra Kiroldegiak ikasturte berriko jardueren eskaintza aurkeztu du | 0 | 10 | 27-07-2026 |
| 7 | Irrintzi Plaza 2022-01-26 | 0 | 1 | 26-01-2022 |
| 8 | Beste eraso bat: sua egin dute kanpoko frontoian eta zorua hondatu dute | 0 | 5.52 | 23-07-2026 |
| 9 | Erdaraz esango dut, euskaraz ezin da | 0 | 0 | 20-12-2017 |