Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

3x3ko Espainiako Kopa irabazi du Ointxek, Tenerifen

Дата публикации: 26-07-2026 13:23:20

Sei partidu jokatu ditu Smartlog Ointxe taldeak Tenerifen asteburuan jokatutako txapelketan, eta seiak irabazi ditu. "Defentsan oso lan ona egin dugu eta talde lana ere ona izan da. Pozik gatoz bueltan etxera", adierazi du Irene Murua jokalariak bueltarako hegazkina hartu baino lehen.

Основное содержимое страницы с новостью.

3x3ko Espainiako Kopa jokatu da egubakoitzetik zapatura Tenerifen, eta Smartlog Ointxe taldea izan da onena; Lara Gonzalez, Mama Dembele, Izar Bedia eta Irene Murua laukoteak osatutako taldeak irabazi du txapelketa."Oso pozik gaude. Uda guztian ibili gara hiruko txapelketan jokatzen eta ezin hobeto bukatu dugu. Harro gaude egin dugun lanagatik", adierazi du Irene Murua jokalariak Tenerifetik bertatik.

Jokatutako sei partiduak irabazi ditu Smartlog Ointxe taldeak: hiru jokatu zituen egubakoitz arratsaldean, bat zapatu goizean eta finalerdia eta finala zapatu arratsaldean. "Talde-lan ona egin dugu, atakean ere ondo ibili gara, baina egindako defentsa nabarmenduko nuke nik. Sekulakoa egin dugu, eta nire ustez hortxe egon da garaipenaren gakoa, egindako defentsa onean", dio Muruak.

Hauek dira jokatutako partiduetan lortutako emaitzak: lehen neurketan PBL Las Rozasen aurka, 12-10 irabazi zuen;  Vigo 3x3ren aurka 21-3; La Celeste LP2K taldearen aurka 15-9; Ceuta 3x3ren aurka 21-6; Valencia Basket 3x3 taldearen aurka 17-8 –finalerdia– eta Logroñoko Agua y Jardinen kontra 18-10 –finala–.

Lehen aldiz izen horrekin

3x3ko Espainiako Kopa jokatzen den lehen aldia izan da; bai, behintzat, izen horrekin. Muruak azaldu duen moduan, lehen zirkuitu luze baten barruan jokatzen zen kopa hori, "baina aurten, lehenengo aldiz, bi egunetan eta izen horrekin". Hamabi taldek jokatu dute mutilen kategorian eta hamarrek neskenean. Mutilen kategorian, Pando Mataro taldeak irabazi du; Marenostrum Fuengirola izan da bigarren sailkatua.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Enara Oronoz Espainiako txapelduna neguko triatloian0507-02-2019
2Taxoareko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan talde euskaldunak nagusitu dira0508-01-2019
3Las reinas de la Copa se calan su décima corona en casa08.2211-05-2026
4 58-64: El IDK Euskotren, a la Copa 05.2112-12-2020
5Gaztetxoen Udako Txapelketan finalak jokatu dituzte Frontoi Txikian0515-07-2026
6Empate de OBB en su salida a Viladecans0508-07-2026
7Rogonovam divreiz pa diviem Spānijā0525-05-2026
8Fieles a la cita con el torneo 3x3 de San Juan5715-06-2026
9Urtarrilaren 26an Euskal Herriko Waterpolo Txapelketako finala Iruñean jokatuko da0517-01-2019
10Pinoi finkodun bizikleten ezaugarriak ezagutzen07.5924-07-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.7. Источник: goiena.eus.