Spider-Man: Brand New Day (Destin Cretton) Akzioa | Fantasia No Way Home filmeko gertakarietatik lau urte igaro dira. Peter Parker heldua da orain, eta bakarrik bizi da, bere borondatez aldendu baita maite dituen pertsonen bizitzetatik eta oroimenetik. New York hiria babesteari eskainiko dio denbora, Spider-Man lanaldi osoz. Hala ere, delitu eredu bitxi eta berri baten
Estreinaldiak: UZTAILAK 31 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Akzioa | Fantasia
No Way Home filmeko gertakarietatik lau urte igaro dira. Peter Parker heldua da orain, eta bakarrik bizi da, bere borondatez aldendu baita maite dituen pertsonen bizitzetatik eta oroimenetik. New York hiria babesteari eskainiko dio denbora, Spider-Man lanaldi osoz. Hala ere, delitu eredu bitxi eta berri baten inoizko mehatxurik boteretsuenetako baten aurrean jarriko du.
Le million (Grégoire Vigneron)Komedia
Stan erabat lur jota dago, uste baitu enpresak ez diola espero duen lan-igoera emango. Bada, nagusiaren kutxa gogorretik diru beltzean pilatutako milioi bat euro dituen maleta lapurtzea erabakiko du. Bere neska-lagunarekin aireporturantz abiatuko da, baina bidean doala dei batek amestutako lan-igoera lortuko duela jakinaraziko dio. Gau bakarra izango du egindako hutsa zuzentzeko eta milioi hura kutxa gotorrera itzultzeko. Horretarako, Hippolyteren laguntza izango du, eskrupulu handirik gabeko sarrailagile batena.
Mother Mary (David Lowery)Thrillerra | Drama
Mary pop abeslariaren eta aspaldiko laguna duen Sam moda-diseinatzailearen arteko harreman biziaren kontakizuna. Maryk bere kontzertu-bira berrirako soineko baten premia duela eta, biak berriro elkartuko dira.
Le città di pianura (Francesco Sossai)Komedia
Uneko bulkadari men eginez, Carlobianchik eta Dorianok, urte luzez adiskideak diren bi gizonek, goitik behera irauliko dute Giulioren eguneroko bizimodu monotonoa. Giulio arkitektura ikasten ari den gazte lotsatia da, munduan bere tokia aurkitu nahian dabilena. Hirukoteak Veneziara joko du, gehiegikerien, berriz elkartzeen eta agerpen txikien artean, bakoitzaren uste sendoak eta ziurtasunak kolokan jarriko dira.
2025 | Cannesko Zinema Jaialdia: Un Certain Regard saila
2025 | David di Donatello sariak: 8 sari
Mala bèstia (Bàrbara Farré)Drama | Fantasia
Atenea barnetegi batean bizi da, familiarik gabeko haurrekin- Bikote batek neskatoa hartzea erabakiko duenean ordezkatua izateko beldurrak piztuko zaizkio.
2026 | Malagako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala