Rufus, igeri egiten ez zekien sugea (Endre Skandfer) Animazioa | Abenturak Ozeanoaren bihotzean, itsas sugeen komunitate bat uharte sekretu batean bizi da, osaba Ludovicen ke magikoak babestuta. Ludovic erdi itsas munstroa eta erdi dragoia da. Haien artean dago Rufus gaztea; bakarrik egotea gustuko du, ez da taldean erraz moldatzen eta, gainera, ez daki igerian. Hondamendi
Estreinaldiak: UZTAILAK 24 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Animazioa | Abenturak
Ozeanoaren bihotzean, itsas sugeen komunitate bat uharte sekretu batean bizi da, osaba Ludovicen ke magikoak babestuta. Ludovic erdi itsas munstroa eta erdi dragoia da. Haien artean dago Rufus gaztea; bakarrik egotea gustuko du, ez da taldean erraz moldatzen eta, gainera, ez daki igerian. Hondamendi bat gertatu eta osaba Ludovicek uhartea babesteko ahalmenak galtduko dituenean, Rufusek aurrera egin eta bere familia salbatzeko unea iritsiko da. Baina gai izango al da bere beldurrik sakonena gainditzeko?
Tres de más (Mar Olid)Komedia | Zinema familiarra
Juliak eta Ernestok dena dute: inbidia pizten duen harremana, arrakasta handiko ibilbide profesionalak eta, batez ere, seme-alabarik gabeko bizitza ezin hobea. Baina, halako batean, esnatu eta ama eta aita deituko dieten hiru haur aurkituko dituzte etxean. Haien bizitza perfektua goitik behera irauli da. Bat-batean, guraso izaten ikasi beharko dute, haur horiek nondik agertu diren eta haiek gainetik nola argitzen saiatzen diren bitartean.
Saccharine (Natalie Erika James)Beldurra | Drama
Hanak, gorputz-dismorfia larria duen medikuntza-ikasleak, modan dagoen argaltzeko joera zentzugabe eta makabro bati helduko dio: giza errautsak jatea. Une horretatik aurrera, mamu goseti bat jazartzen hasiko zaio,;hungry ghost mitoaren agerpen literala den izaki bat da.
The Birthday Party (Miguel Ángel Jiménez)Drama
Markos Timoleon magnate greziarrak bere alabaren 25. urtebetetzea ospatuko du bere uharte pribatuan. Han, bere nagusitasuna kolokan jarriko duen eta bere bizitza bera astinduko duen ustekabeko gertaera kate bati egin beharko dio aurre.
2025 | Locarnoko Zinema Jaialdia: Variety Piazza Grande Award sarirako hautagaia
Motor City (Potsy Ponciroli)Thrillerra | Akzioa | Maitasuna
1970eko hamarkadako Detroiten, gangster bihozgabe batek langile-klaseko John Miller erromantikoa eta errugabea zigortuko du, haren neska-lagunaz maitemindu baita. Urteak kartzelan eman ostean, helburu bakarrarekin itzuliko da: mendekua hartzea.
Le Rêve américain (Anthony Marcinao)Drama | Komedia
Jérémy Amiensko bideo-klub bateko mostradorearen atzean harrapatuta bizi da; Bouna, berriz, Orlyko aireportuan garbitzaile lanetan. Harremanik, dirurik eta ingeles-maila eskasarekin, inork ez du iragarriko egun batean NBAko jokalari ospetsu bihurtuko zirenik. Filmak bazterrean utzitako bi gazte horien istorioa kontatzen du: saskibaloiari zioten grina amaigabeari eta haien adiskidetasun hautsezinari esker, oztopo guztiak gainditu eta amets amerikarra lortuko dute. Urte luzez zailtasunei aurre egin ondoren, lehen aukera handia iritsiko zaie: 2012an, Nicolas Batumek Portland Trail Blazersekin lau urterako eta 46 milioi dolarreko kontratua sinatuko du.
El mensaje (Iván Fund)Drama
Krisi ekonomiko bete-betean, 9 urteko neskatila batek animaliekin komunikatzeko dohaiak garatuko ditu eta maskoten medium gisa arituko da. Beren artean komunikatzeko duten ezintasunari aurre egin beharko diote familia ibiltariak, Argentinako landa-eremuan barrena autokarabana txiki batean bidaiatzen duten bitartean, ospitale psikiatriko batean ingresatuta dagoen neskatoaren ama bisitatzera doazela.
2025 | Berlingo Zinema jaialdia: Zilarrezko Hartza
2025 | Premios Sur sariak: Gizonezko aktore onena
I Was a Stranger (Brandt Andersen)Drama
Mediku batek bere alaba txikiarekin gerratik ihes egin behar duenean, etsi-etsian hartutako erabaki batek mugak gaindituz elkartuta geratuko diren lau ezezagunen patua betiko aldatuko du. Haien bidean gurutzatuko dira semea salbatzeko edozer egiteko prest dagoen kontrabandista bat, betebeharraren eta kontzientziaren artean zatituta dagoen soldadu bat, etxea deitzeko moduko leku baten bila dabilen poeta bat eta legearen eta errukiaren artean harrapatuta dagoen kostazaintzako kapitain bat.
Xiong shi shao nian 2 (Haipeng Sun)Animazioa | Akzioa
Gaixotasun larri batek jota dagoen aitaren tratamendua ordaintzen laguntzeko, herri txiki bateko gazte batek Shanghaira bidaiatuko du etorkizun hobe baten bila. Bere patua aldatzeko erabakia hartuta, ‘Borrokaldien Gaua’ izeneko borroka-arteen txapelketa ospetsuan izena emango du. Aurkariek borroka-teknikarik modernoenak darabiltzaten bitartean, berak lehoi-dantza eta Txinako borroka-arte tradizionaletan inspiratutako estilo baten alde egingo du; askoren ustez, zaharkituta geratutako diziplinak dira horiek. Ondare hori ustekabeko abantaila bihurtuta, aurkari boteretsuei aurre egin, bere beldurrak gainditu eta benetako indarra nortasunean eta irmotasunean dagoela erakutsi beharko du.
Jumbo (Ryan Adriandhy)Animazioa | Komedia
Don gehiegizko pisua duen mutiko bat da; eskolan jazarpena jasaten du eta etengabe gutxietsita sentitzen da. Bere ipuin-liburu kuttuna galtzen duenean, denek ‘Jumbo’ deitzen dioten, eta Meri ezagutuko du, bere gurasoen arimekin berriz elkartzeko laguntza behar duen espiritua. Nurman eta Mae lagunekin batera, Donek bere ausardia proban jarriko duen abentura magiko bati ekingo dio, eta adiskidetasunaren, kemenaren eta norberarengan konfiantza izatearen benetako balioa ikasiko dute.
La mujer de la fila (Benjamín Ávila)Drama | Thrilerra
Andrea, klase ertaineko emakume bat, amesgaizto batean harrapatuta dago. Bere seme Gustavo bidegabe espetxeratuko dute, eta hura bisitatzeko, kartzelaren kanpoaldean ilaran itxaron beharko du, gainerako emakumeek bezala. Baina bera oso desberdin sentitzen da. Atxilotuen senideek bizi duten mundu gogorraz jabetzen hasiko da, eta pixkanaka haiengana hurbiltzen joango da; haiek lagunduko diote semea espetxetik ateratzeko behar duen denboran egoerari aurre egiten eta eusten. Baina ustekabeko bira batek Andrea bere maitasunaren eta sendotasunaren mugak aurrez aurre ikustera behartuko du.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Агидель: Ночь 20 дек, Чт | 0 | 0 | 19-12-2018 |
| 2 | Багаевская: День 18 дек, Вт | 0 | 0 | 17-12-2018 |
| 3 | Багаевская: Утро 18 дек, Вт | 0 | 0 | 17-12-2018 |
| 4 | ISL | Bengaluru will be keen on regaining consistency as it faces Mohammedan | 0 | 0 | 10-01-2025 |
| 5 | "УМКА". ЧАГГИНГТОН (РАСКРАСКА С ПРОПИСЯМИ). ФОРМАТ: 214Х290 ММ. ОБЪЕМ: 16 СТР. в кор.50шт | 0 | 0 | 03-09-2018 |
| 6 | В Карачаево-Черкесии на бизнес-форуме представят инвестиционный потенциал региона | 0 | 0 | 04-09-2019 |
| 7 | XRP vs SEC: Could Ripple Be Blocking the Lawsuit Dismissal for a Bigger Win? | 0 | 0 | 02-03-2025 |
| 8 | Мир полон разных людей, и не все из них смотрят ... | 0 | 0 | 22-02-2025 |
| 9 | IT специалист (инженер технического отдела) | 0 | 0 | 29-01-2020 |
| 10 | «Молния» ударила по позициям ВСУ на Харьковском направлении | 0 | 0 | 21-02-2025 |