Supermerkatu txiki bateko gorabeherak izango ditu ardatz EITB taldearen fikzio berriak. Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia izango ditu protagonista, eta Azpeitian ari dira errodatzen egunotan. Herri euskaldun bateko negozio familiar txiki baten istorioak ekarriko bilduko ditu EITB Azpeitian grabatzen ari den Superra telesailak. Karmelo eta Luixito anaiak dira Super Manterola izeneko dendaren arduradunak, Bakartxo
‘Superra’ izeneko euskarazko telesaila ari da grabatzen EITB bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Supermerkatu txiki bateko gorabeherak izango ditu ardatz EITB taldearen fikzio berriak. Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia izango ditu protagonista, eta Azpeitian ari dira errodatzen egunotan.

Herri euskaldun bateko negozio familiar txiki baten istorioak ekarriko bilduko ditu EITB Azpeitian grabatzen ari den Superra telesailak. Karmelo eta Luixito anaiak dira Super Manterola izeneko dendaren arduradunak, Bakartxo ilobarekin batera, negozio-familiarrari eusten diotenak.
Beteranoak dira negozioan, profesionalak eta lanerako gogotsu daudenak. Baina alboan supermerkatu-kate handi bat zabaldu dute, eta horrek hainbat buruhauste eta liskar sortuko dizkie. Dena den, sinetsita daude herriko negozio txikiak hobeak direla, eta Euskal Herriko supermerkaturik onena izateko gogoz lan egiten dute, dream-team ederra osatuz. Protagonistek izango duten gehiegizko motibazioarekin eta gertatuko zaizkien egoerekin, biziko dituztela iragarri dute proiektuaren arduradunek.
Bada, Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira hiru protagonista nagusiak, eta haiekin batera beste hainbat aurpegi ezagun arituko dira pantailan: Sara Cozar, Iñaki Irastorza, Zuhaitz Gurrutxaga, Ekain Ibarguren, Onintza Enbeita eta Ainere Tolosa, besteak beste.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Estreinaldiak: EKAINAK 26 | 0 | 12.67 | 25-06-2026 |
| 2 | ‘Boga’ telesaila errodatzen ari da Mikel Rueda | 0 | 8.1 | 08-07-2026 |
| 3 | ‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek | 0 | 8.93 | 11-06-2026 |
| 4 | EKAIN ALBITE: “Sormen-prozesuak irekia eta malgua izan behar du, intuiziotik abiatutakoa” | 0 | 8.2 | 28-04-2026 |
| 5 | Metropoli Forala 2024-11-15 | 0 | 5 | 15-11-2024 |
| 6 | "Genero autodeterminazioa oso eraginkorra da" | 5 | 6 | 08-10-2025 |
| 7 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 8 | Irrintzi Plaza 2021-11-22 | 0 | 5 | 22-11-2021 |
| 9 | Metropoli Forala 2021-01-07 | 0 | 5 | 07-01-2021 |
| 10 | 'Jo trague euskeriei!' leloa izango dute andramaixetako zapiek | 0 | 7.2 | 03-07-2026 |