Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan

Дата публикации: 27-08-2026 18:05:17

Udalak eskumen hori bere gain hartu zuenetik, bigarren zozketa izan da

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

27/08/2026 Actualizado a las 20:05h.

Azken asteetan egin da Landetxe Kultur Aretoan Elizalde auzoko bigarren eskuko etxebizitza tasatu bat esleitzeko zozketa. Itxarote-zerrendaren hurrenkera ere ezarri da. 117 familia-unitatek hartu dute parte zozketan.

Etxebizitza egokitu zaionak udalaren jakinarazpena jasoko du. Etxebizitza tasatua eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko du: Oiartzunen erroldatuta egon eta etxe-premia duela ziurtatzeaz gain, diru-sarreren muga ez duela gainditzen justifikatu beharko du.

Zozketa Landetxera etorritako ikusle boluntarioarekin egin da. Lehenik etxebizitza esleitzeko zenbaki-bola atera du; ondoren, berriz, itxarote-zerrendaren hurrenkera zehaztekoa.

Joana Mendiburu alkateak eman dio sarrera zozketaren ekitaldiari. Esan du Udalaren etxebizitza plan integralaren parte dela etxebizitza tasatuen kudeaketa eta salerosketa, eta baduela berezitasun bat: etxebizitza berrien salerosketa ez ezik, bigarren eskukoena ere udalak kudeatzen duela. Neurri horrekin etxebizitza tasatu guztiak legez dagokien prezioan saltzea bermatu nahi da, eta horretarako, etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, udalak bere egina du eroslea izendatzeko eskumena ere.

«Udalak denbora luzea darama etxebizitzaren gaia lantzen, estrategia bat trazatzen, eta halako erabakiak eta neurriak hartzen. Gure esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari gara desio den etorkizuneko Oiartzun irudikatu eta herritarren beharretara ahal hainbat egokituko den etxebizitza plan integrala izateko», adierazi du alkateak.

Bigarren eskuko etxebizitza tasatuen salerosketa udalaren eskumenekoa izatea ezinbestekoa da Mendibururen hitzetan «espekulazioari trabak jartzeko, herritar zaurgarrienak babesteko eta etxebizitza bizileku gisa lehenesteko».

Newsletter

Udalak eskumen hori bere eginez geroztiko bigarren zozketa izan da uztailekoa eta orain arte egindako bidearen balorazio positiboa egin du alkateak: «Apirileko zozketaren berri eman zenez geroztik, etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroko izen-emateek %25 egin dute gora».

Mendibururen iritziz, horrek adierazten du badagoela beharra eta udala bere esku dagoen guztia egiten ari da horri ahal bezain fin erantzuteko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1El auditorio Landetxe es escenario la tarde de este sábado del acto cultural previo al inicio oficial de las fiestas08.1631-07-2026
2Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten013.4525-09-2026
3Udal aldizkariaren urteko lehen alea kalean da08.8610-06-2026
4Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu”012.8411-09-2026
5Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
6Iratxe Perez: “Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke eta Landarte horren adibide da"07.2903-08-2026
7Kaleko liburutegi bat jarri da Arraguan, «udal biblioteka kalera ateratzeko asmoz»06.8213-06-2026
8Leitzan lehertu da festa giroa hilaren 15a arte014.3510-08-2026
9Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea014.123-07-2026
10Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.35. Источник: www.diariovasco.com.