Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Oiartzunek ekitaldiz beteriko kultur agenda irekiko du gaur

Дата публикации: 30-06-2026 19:24:35

Uztaileroko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldiak ez dira faltako

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

30/06/2026 a las 15:18h.

Aurten zazpigarren edizioa izango du Euskal Herriko zazpi probintzietan barna, mendi mendi, ibiltzen den Urmuga musika festibalak. Emigratzaileak ikusarazi eta babestea du helburu aurtengo edizioak eta Bidasoa ibaiaren ingurua izango du eszenatoki nagusietako bat. Urmugaren Urtanta bat Oiartzunera iritsiko da hilaren 19an. Aritxulegiko parajean (Errengan) izango da kontzertua, 19:00etan hasita. Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Benabas, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra arituko dira.

Horrez gain, uztaileko urteroko hitzorduak ere ez dira faltako herrian. Besteak beste, Kanterri ikastaroaren 5. edizioa hilaren 2an eta 3an, Poesia Eguna uztailaren 4an, Lartaun abesbatzaren udako kontzertua eta Arditurri Eguna hilaren bigarren asteburuan, Iturriozko jaiak 24tik 31ra, 78. Xanisteban txirrindulari saria 26an eta HarriBeltza elkartearen XXX. Udako kontzertua Lourdes Iriondoren oroimenez San Inazio egunean.

Esandakoez gain, pintura-erakusketa izango da Arizmendienean, bi saioko bitxigintza tailerra Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileen eskutik, Zuhur eta Lur antzezlana Landetxen, eta Juan Mari Beltran eta bere laukotearen ekitaldia Beloaga gazteluan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mugaldekoak eta Udaleku irekiek, «erabateko arrakasta aurten ere»09.0709-07-2026
2‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik08.2616-09-2026
3Uharte Zentroko masterrak sorkuntza artistikoa eta komunitatea uztartzen ditu06.2507-08-2026
4Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu”012.8411-09-2026
5Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz0513-07-2026
6EAJ-PNVk 'Oiartzun Bizirik' proposatu du merkataritza biziberritzeko024.2920-05-2026
7Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da013.3116-06-2026
8ERROBIKO Festibala Itsasun : 30 urtez, sorkuntza eta erresistentzia une eta gunea6714-07-2026
9Irrintzi plaza 2018-12-100110-12-2018
10Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du0513-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.86. Источник: www.diariovasco.com.