Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa uztailean egingo da

Дата публикации: 15-06-2026 15:21:00

Parte hartzeko etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda egon behar da, ekainaren 29a baino lehen

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

15/06/2026 a las 17:20h.

Oiartzungo Udalaren etxebizitza plan integralaren parte da etxebizitza tasatuen kudeaketa eta salerosketa, izan etxebizitza horiek berriak edo bigarren eskukoak. Neurri horrekin etxebizitza tasatu guztiak legez dagokien prezioan saltzea bermatu nahi da.

Zozketak hiru hilero egiten dira. Uztailekoa urteko bigarrena izango da eta etxebizitza bat zozkatuko da: Elizalde auzoan dago, gela bat du eta bigarren eskukoa da. Ez du garaje eta trastelekurik. Behin-behineko prezioa 137.750 € dira (BEZik gabe).

Udalaren sei puntuko etxebizitza plan integralaren parte da etxebizitza tasatu guztien (izan berriak edo bigarren eskukoak) salerosketaren eskumena berea izatea. «Udalak denbora luzea darama etxebizitzaren gaia lantzen, estrategia bat trazatzen, eta halako erabakiak eta neurriak hartzen. Gure esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari gara desio den etorkizuneko Oiartzun irudikatu eta herritarren beharretara ahal hainbat egokituko den etxebizitza plan integrala izateko», adierazi du Joana Mendiburu alkateak.

Bigarren eskuko etxebizitza tasatuen salerosketa udalaren eskumenekoa izatea ezinbestekoa da Mendibururen hitzetan «espekulazioari trabak jartzeko, herritar zaurgarrienak babesteko eta etxebizitza bizileku gisa lehenesteko».

Udalak eskumen hori bere eginez geroztiko bigarren zozketa izango da uztailekoa eta lehenaren balorazio positiboa egin du alkateak: «Apirileko zozketaren berri eman zenez geroztik, etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroko izen-emateek ia %20 egin dute gora. Orduko eskatzaile guztien artetik, 188 familia-unitatek hartu zuten parte apirileko zozketan; beren lehentasunek zozkatu ziren bi etxebizitzen ezaugarriekin bat egiten zutenek». Mendibururen iritziz, horrek adierazten du badagoela beharra eta udala bere esku dagoen guztia egiten ari da: «gogor lanean eta ahal bezain fin erantzuten».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketa urrian egingo da07.6617-09-2026
2Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
3Правительство намерено разрешить регистрацию в апартаментах0002-06-2020
4Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da013.3116-06-2026
5Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026
6Etxarrengo Kontzejuaren baso aprobetxamendua salgai01019-06-2026
7Правительство намерено до конца декабря разрешить регистрацию в апартаментах0006-10-2020
8В ГУ МВД рассказали, когда можно не оформлять регистрацию по месту пребывания01223-08-2026
9ЦИК РФ 29 сентября зарегистрирует избранных депутатов Госдумы0028-09-2021

Классификация: Общество. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.66. Источник: www.diariovasco.com.