Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Azken etapa falta da Ehunmilak Bira egitasmoa amaitzeko

Дата публикации: 24-09-2026 19:42:24

Urriaren 24an egingo dute Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako hurrengo ibilaldia eta Elosua eta Azpeitia lotuko dituzte

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

24/09/2026 a las 13:35h.

Ehunmilak Bira egitasmoko azkenaurreko etapa burututa, ibilaldiari amaiera ematea besterik ez zaie falta Lagun Onak mendi bazkunako kideei.

Pasa den asteburuan egin zuten Beasain eta Elosua bitarteko ibilaldia. 40 lagun elkartu ziren Goierriko herritik goizari hasiera emateko. Hiru gailur zituzten aurretik: Usurbe, Izazpi eta Irimo. Tartean paisaia zoragarriekin eta Kizkitzako, Antiguako edo Santa Barbarako ermitetatik igarotzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Gainera, eguraldi paregabearekin egin zituzten 32 kilometroak.

Ibilbidea osatzeko, azken etapa falta zaie orain mendizaleei. Zazpigarren eta azken etapak Azpeitira ekarriko du bueltan ekimena, baina horretarako Irukurutzeta edota Xoxote gainditu beharko dituzte, Elosua eta Azpeitia arteko ibilbidea osatuz. 25 kilometroko luzera izango du azken zati honek.

Lagun Onak mendi bazkunako kideek aurreratu dutenez, egitasmoari amaiera emateko afaria antolatuko da. Izenematearen berri nahiz azken etapako xehetasunak datozen egunetan emango dituzte.

Mendaur Artikutzatik

Lagun Onak mendi bazkunak helduei zuzendutako irteera berri bat ere antolatu du. Martxoan ezinezkoa izan zen burutzea eta oraingoan, urriaren 10ean egingo dute saiakera. Mendaur tontor ezaguna bisitatuko dute, gailurrera iristeko ezohiko bidea erabiliz.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Eskasetik abiatuko dira, Artikutzara jaitsi eta handik Izu igotzeko. Honela, «Arantzako zirkura sartzea erdietsiko gu», esan dute. Ekaitza (1.046 m), Mendieder (1.071 m) eta Mendaur (1.131 m) mendien gailurrak zapaldu ostean, Arantzara jaitsiz amaituko dute txangoa.

Newsletter

Guztira, 25 kilometro eta 1.200 metro inguruko desnibela ditu ibilbideak eta «udazkeneko paisaia gorrituaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du», esan dute, mendizaleak animatuz. Egun horretan, irteera 07:00etan izango da.

Ohi bezala, Lagun Onak mendi bazkunaren kontu korronteko zenbakian egin behar da aurrez ordainketa, norbere izen-abizenak emanda eta ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbidera bidali beharko da gero, antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio zehaztuz.

Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dute irteera eta bazkide ez direnek, aldiz, 18 euro.

Izena emateko azken eguna urriaren 8a, osteguna, da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako08.122-09-2026
2Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere08.3424-09-2026
3Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan014.1710-09-2026
4Sahatsak 50 urteko ibilbidea ospatzen jarraituko du larunbatean Azpeitian015.2625-09-2026
5Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
6Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”5613-07-2026
7Euskarabenturak espedizio berriari ekingo dio uztailaren 1ean0523-06-2026
8Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute014.1725-09-2026
9Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu"010.7204-08-2026
10Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik-2301-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.22. Источник: www.diariovasco.com.