Ekintza ugari izango dira Galbaixon, goiz eta arratsaldez
Jabi Leon
Mutriku
18/09/2026 a las 12:49h.
Mutrikuarrek hilaren 13an abiatu zituzten 2026ko Galbaixoak itxiko dituzte igande honetan, ohitura dutenez, Galbaixoko ermitaren bueltan ospatuko den Galbaixotarren Egunarekin.
Igande honetarako prestatutako egitaraua martxan jartzeko hiru auzoetako hildakoen aldeko meza izango da 12.00etan; eta horren ondoren (13.00etan) Gure Ametsa dantza taldeko kideen emanaldia.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak egongo dira Txantxangorri aisialdi taldearen eskutik (17.00etan). Jarraian V. Bolo Txapelketa jokatuko da (17.30ean), eta festak borobiltzeko Ibiriko pottokak eta zezen txikiak, umeentzako txokolatada eta errifen zozketa izango dira.
Urtero legez, Udalak Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko duten jardunaldi honetaz disfrutatzeko autobusak ipiniko ditu: Kalbariora igotzeko 11.30 eta 16.30ean izango dira; eta herrigunera bueltatzeko 14.30 eta 19.30ean.