Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean

Дата публикации: 19-09-2026 22:00:00


Arriatzu denda zegoen tokian jarriko dute, «herriko eragile eta elkarteek partekatzeko eta autogestionatzeko».
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Hernaniko elkarteen eta eragileen topaleku eta elkargune izango da Zapa kaleko 41garren zenbakiko lokala, Arriatzu denda zena, datorren ostiraletik aurrera. Irailaren 25ean aurkeztuko dute espazioa, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan azalduko dituzte elkargunearen nondik norakoak eta helburuak. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, eta animatu dituzte etxetik liburu bat eramatera, «lokalak izango duen liburutegitxoa betetzen hasteko».

Dinamika berri bati hasiera emateko lekua topatu dute bertan, «herriko eragile eta elkarteek elkar partekatzeko eta autogestionatzeko espazio baten faltan». Barne lanketa egin dute eragileek azkeneko hilabeteotan, «bakoitzaren beharra aztertzeko eta proiektuari forma emateko». Lokala txukuntzeko lanetan ere aritu dira udan.

Oraingoz, honako eragileak batu dira proiektura, besteak beste: Sare, Amher, Gu Geok, Gernika-Palestina, LAB, Burrunba, Jangela Etzi, eta Hernani Burujabeko Bidea herritar taldea, Enherkom, Etxegura, Sagarreta, Auzozaintza, Ekhilur, EHKom, Herrilur eta Henase.

Elkargunearen izena, berriz, ostiralean bertan erabakiko du­­te. Horretarako, galdetegia zabaldu dute labur.eus/ wwmk3fs1 helbidean, eta asteazkenera bitarte proposatu daitezke izenak. Jasotakoen artean aukeratuko du­te, aurkezpen ekitaldian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai028.0221-09-2026
2Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
3Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
4Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan025.8324-09-2026
5Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
6Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako024.7919-09-2026
7Bihar inauguratuko dute Hernaniko eragileen elkargunea izango dena020.3523-09-2026
8Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
9Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar017.2325-09-2026
10Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana07.2322-09-2026

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 25.42. Источник: kronika.eus.