Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Editargi, Nafarroako Edizioaren X. Azoka hastear da

Дата публикации: 28-09-2026 10:05:48

Irailaren 30etik urriaren 4ra arte 16 erakustoki, 17 jarduera eta zazpi liburu aurkezpen antolatu dituzte Basotxoan

Основное содержимое страницы с новостью.

Editargi, Nafarroako argitaletxe independenteen elkarteak antolatzen duen liburu azoka iristear da. Hamargarren edizioa ospatuko dute, urtero antolatzen den zita sendo eta indartsu dagoen seinale. Irailaren 30etik urriaren 4a arte, Iruñeko Takoneran, Basotxoan milaka liburu erosteko aukera izango dugu. 17 erakustoki egongo dira bisitatzeko eta 17 jarduera eta 7 liburu sinadura antolatu dituzte.

Irekiera ekitaldiarekin batera, Editargi Saria banatu dute laugarrenez. Oraingoan, Miguel Sanchez Ostiz idazleak jaso du. Hemezortzi eleberri, zortzi poesia-liburu, hamazazpi dietario eta hamalau saiakera eta kronika idatzi ditu, bai eta hainbat literatura- eta iritzi-kolaborazio ere egunkari eta aldizkarietan. Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan zen 1984 eta 1992 artean.

Edizio honetan hamasei argitaletxek parte hartuko dute: Denonartean, Mintzoa, Txalaparta, Eunate, Altafaylla, Pamiela, Nafarroako Gobernua, Lurai, Kilikids, Alkibia, Igela, NafarPress, Yoki Books, Reikiavik, Nabarralde eta Lamiñarra.

Azoka iragartzeko kartelaren ilustrazio eta diseinu lehiaketa antolatu da hirugarrenez, Nafarroako talentua ezagutzeko eta ikusarazteko helburuarekin. Edizio honetako irabazlea Andrea Mateos Murillo izan da, La décima de Navarra, Nafarroako hamargarrena izeneko lanarekin. 19 urteko Zizurtar hau, Diseinu grafikoko ikaslea da Creanavarran. Zenbait liburu irekiek Nafarroako ezkutua osatzen dute kartelean, izan zere, aurten Nafarroan egindako liburuen garrantzia azpimarratu nahi dute antolatzaileek.

Ez bakarrik Nafarroaz aritzen diren liburuak, baizik eta liburuen ekoizpen prozesuan gertuko profesionalen alde egitearen garrantzia: arte grafikoak, diseinua, maketazioa, idazketa, zuzenketa, itzulpena edota ilustrazioa ere Nafarroan egina izatearen garrantzia.

Aurten ere, Iruñean ez ezik, bestelako herrietatik bidaiatu du Editargik: Irunberri, Corella, Viana, Leitza, Lekunberri, Lizarra, Tafalla eta Altsasura iritsi baita.

Guardasola saio berezi honetatik hainbat editore pasa dira: Ane Eslava (Txalaparta), Lander Majuelo (Pamiela), Aritz Otazu (Mintzoa), Uxue Razkin (Igela), Iruña Iriarte (Reikiavik) edota Unai Pascual (Denonartean).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
2Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
3Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan025.8324-09-2026
480 urtetik gorakoen bazkaria egin dute Elgetan014.118-09-2026
5Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
6Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
7Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
8Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
9Txotxongiloak ez dira umeentzat bakarrik; horixe erakutsiko du Mostrak07.4325-09-2026
10Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago018.2624-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 18.7. Источник: euskalerriairratia.eus.