Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Arotzak

Дата публикации: 22-09-2026 22:00:00

Bada poema ezagun bat, Lauaxetak idatzia, eta Txuma Murugarrenek musikaturikoa, zeinetan bizitzaren gazi-gozoak modu ezin ederragoan azaltzen diren.

Основное содержимое страницы с новостью.

Egunak daramatzat poema buruan dabilkidala. 

Iragan larunbat goiza zen. Eguraldi zoragarria. Ezkontzaren bat ospatzen zen, antza, herriko plaza jendez lepo zegoen eta. Plaza inguruan genbiltzala jaso genuen deia: agurtu nahi bagenuen bizkor joan gintezela.

Arotzek lan dagite, zahar eta gazteak: ohea batak badagi, hilkutxa besteak.

- Arren, ohea bukatu nasai lo dagidan bihotzean poza zaidan maiteaz batera…

- Geldiro hilkutxa egin. Eder zait bizitza…

- Ene arotz gaztea, ekin beharrari. Hain maite dudan ohea itxi amaituta. Arotz zahar horrek berriz alde egin lanari…

Arotzek lan dagite, zahar eta gazteak: ohea batak badagi, hilkutxa besteak…

Ezkonberrien bizitzeko grina alde, batetik; heriotzari diogun beldurra, bestetik.

Oraingoan ere arotz zaharrak isil-isilik egin du bere lana, guk nahi baino lehenago; bizi-legea, finean. Etxekoontzat Luis, aitta edo aittajaun. Lagunentzat, Anduako Luix. Maitatua izan zara bizitzan eta maitatua izango betirako oroimenean ere. Lurrak gozo har zaitzala.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskara, derrigorrezkoa027.6528-09-2026
2Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
3Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia09.3726-09-2026
4«Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da»08.5212-09-2026
5Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko09.3421-09-2026
6Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar017.2325-09-2026
7"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026
8Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026
9Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako024.7919-09-2026
10Udala zabalik ludoteka zerbitzua hobetzeko familien ekarpenak entzuteko08.4825-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 27.39. Источник: goiena.eus.