Matrikulazioa eta ikastaroen inguruko informazioa herritarrei aurrez aurre emango da Alondegian
10/09/2026 Actualizado a las 12:08h.
Dagoeneko zabalik dago 2026-2027 ikasturteko euskara ikastaroetan izena emateko epea. Getariako Udalak eta AEK-k elkarlanean antolatutako eskoletan matrikulatzeko aukera irailaren 24ra arte egongo da, eta informazioa eta izen-ematea Alondegian egin ahal izango dira.
Getariako Udalak eta AEK-k euskara eskolak antolatu dituzte beste ikasturte batez, aurreko urteetako lankidetzari jarraipena emanez. Ikastaroak Alondegian egingo dira, eta AEKren eskaintzaren barruan hainbat ikasteko modalitate izango dira: aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, mintzapraktika eta online ikastaroak, besteak beste.
Aurrez aurreko eskoletan talde txikiak osatuko dira, eta AEKren arabera, esperientzia duten irakasleek emango dituzte eskolak. Ikastaroen eta matrikulazioaren inguruko informazioa aurrez aurre jasotzeko aukera izango da Alondegian, ondorengo egun eta ordutegietan; Irailak 15: 10:00-13:00, irailak 16: 17:00-20:00, irailak 22: 10:00-13:00. irailak 23: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 eta irailak 24: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00. Informazio gehiago 688 891 743 telefono zenbakian edo getaria@aek.eus.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kale-buelta ostiralean, Sare eta Etxeratek | 0 | 16.2 | 21-09-2026 |
| 2 | Euskara, derrigorrezkoa | 0 | 27.65 | 28-09-2026 |
| 3 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira | 0 | 12.94 | 05-09-2026 |
| 5 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 6 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 7 | Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak | 0 | 26.1 | 24-09-2026 |
| 8 | La inscripción para el nuevo curso de las tertulias en euskera puede hacerse hasta el 16 de octubre | 0 | 8.36 | 22-09-2026 |
| 9 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 10 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |