Espaloia zabaltzea, pasealekua berritzea eta irisgarritasuna hobetzea ezinbestekoa dela diote jeltzaleek
01/08/2026 Actualizado a las 20:26h.
Getariako EAJ-PNVk uste du Santanape, herriko lehentasunezko jarduketetako bat izan behar dela. Gune horretan espaloia zabaltzea funtsezkoa da oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta herritarrek zein bisitariek egunero erabiltzen duten ibilbidean erosotasun eta irisgarritasun handiagoa eskaintzeko.
«Gaur egungo egoerak ez du behar bezala erantzuten oinezkoek dituzten beharrei. Espaloiaren zabalera eskasak zaildu egiten du pertsonak segurtasunez igarotzea, bereziki mugikortasun urriko pertsonentzat, haurren orgak daramatzaten familientzat edo pertsona nagusientzat». Horri gehitu behar zaio pasealekuak berak berritze-lanak behar dituela, eta bertako banku askok ere hobekuntzak behar dituztela.
«Santanape Getariako espazio esanguratsuenetako bat da, eta, horregatik, ez luke bigarren mailako kontua izan behar. Herritar askok egunero erabiltzen duten gunea izanik, segurtasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea bermatuko dituen esku-hartze integrala behar du». EAJ-PNVk defendatzen du espaloia zabaltzea izan behar dela jarduketaren ardatz nagusia, baina baita pasealekua berritzea, altzari urbanoak eguneratzea eta ingurunea txukunagoa, atseginagoa eta erabilgarriagoa bihurtzea ere. Alderdi jeltzalearen iritziz, Getariak pertsonak erdigunean jarriko dituzten espazio publiko seguruak, zainduak eta etorkizunera begira diseinatuak behar ditu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 2 | EAJ-k gogorarazi du herritarrek emaitzak behar dituztela | 0 | 13.61 | 18-08-2026 |
| 3 | Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude | 0 | 9.07 | 04-09-2026 |
| 4 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 5 | Buenos Airesko Gobernuaren ordezkaritza bat EAEn dago bertako enplegu eta inklusio politika publikoak ezagutzeko | 0 | 6.55 | 25-09-2026 |
| 6 | Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du | 0 | 12.49 | 15-08-2026 |
| 7 | Jaiak askatasunez eta segurtasunez bizitzeko protokolo berria aurkeztu da | 0 | 12.31 | 31-07-2026 |
| 8 | Ur Irekietako Igeriketa Gunearen lehen fasea lizitaziora atera da | 0 | 6.85 | 29-07-2026 |
| 9 | Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du | 0 | 12.84 | 25-08-2026 |
| 10 | Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute | 0 | 9.33 | 25-09-2026 |