Bi etxegabetzeak urriaren 5erako eta urriaren 23rako daude aurreikusita, eta bi familiei eragiten diete. Familia batean sei adingabe daude eta bestean bi.
Gasteizko Abendaño Ikastolako familiek eta hezkuntza komunitateak deituta kontzentrazioa egin dute goizean eskolaren atarian, gaur bertan eta urriaren 23an aurreikusita dauden ikastolako bi familien etxegabetzearen aurrean. "Bi familien artean, guztira, zortzi adingabe daude: sei familia batean eta bi bestean. Kezkatuta gaude, familiak etxegabetuko dituzte, eta etxebizitza duin eta egonkor bat izateko alternatiba bermatu gabe daukate", azaldu dute elkarretaratzean.
Erakundeei bi etxegabetzeak gelditzeko eskatu diete; familia bakoitzari etxebizitza duin, egoki eta egonkorra bermatzeko; adingabeen eskubideak bermatzeko; eta haien eskola zein gizarte ingurunea babesteko. Era berean, erakundeen arteko koordinazioa galdegin dute, eta Gasteizko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta gainerako erakundeei premiazko irtenbide bat bideratzea, eta etxebizitzarako laguntza publikoak indartzea.
"Bi familia hauek ez daude bakarrik", azpimarratu dute. "Haien ondoan gaude. Zortzi adingabek egonkortasuna behar dute. Bi familiek etxebizitza duina behar dute".
Beste etxegabetze batBestetik, Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du San Martin auzoan etxegabetze bat jazo dela eguerdian, eta salatu du azken hamar egunetan adingabeak dituzten hiru familia etxegabetu dituztela hirian. Asteartean elkarretaratzea deitu du erakundeak, Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etan.
"Beste behin ere, etxegabetzea eman den momentuan familiak oraindik ez zuen etxebizitza alternatibarik", esan du sindikatuak, eta ohartarazi du egoera hau ez dela "egoera isolatu bat".
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, gainera, kritikatu du PSOEk "etxebizitza krisiari aurre egiteko bere burua konponbide bezala aurkezten duen bitartean, hau da langile klaseko familien egunerokotasunaren errealitatea".
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Bi adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizko Alde Zaharrean | 0 | 7.39 | 25-09-2026 |
| 2 | Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean | 0 | 14.55 | 04-08-2026 |
| 3 | Udazkena eztiarekin eta indabarekin iritsi da Ordiziako azokara | 0 | 8.4 | 23-09-2026 |
| 4 | Nahi baino ezin ibili da Onnera Group Aloña Mendi | 0 | 8.48 | 03-10-2026 |
| 5 | Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko | 0 | 9.34 | 21-09-2026 |
| 6 | Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 7 | Abangoardia | 0 | 40.77 | 28-09-2026 |
| 8 | Arantzazu, jolas leku bikaina familientzat | 0 | 9.03 | 22-08-2026 |
| 9 | 'Salbador 17' taldeak irabazi du Sagardo Eguneko patata-tortilla lehiaketa | 0 | 21.5 | 22-09-2026 |
| 10 | Andra ägarbytet på två år | 0 | 18.17 | 23-09-2026 |