Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Sexu erasoa egiten saiatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Дата публикации: 25-09-2026 07:24:26

Pilotaleku batera eraman eta sexu erasoa egiten saiatu zen 30 urteko gizonezkoa, baina neskaren lagun baten laguntzarekin saihestu zuen erasoa.

Основное содержимое страницы с новостью.

Poliziak 30 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen 19 urteko neska bati sexu erasoa egiten saiatzea leporatuta. Erasoa maiatzaren 31n goizaldean gertatu zen hiriburuko pilotaleku batean.

Ertzaintzaren oharraren arabera, neska diskoteka batetik atera zenean atzetik segitzen aritu zitzaion gizon batekin topo egin zuen. Gizonak, neska bakarrik zegoela aprobetxatuz, atxiki egin zuen beste leku batera eramateko. Bidean, bitima ihes egiten saiatu zen, baina erasotzaileak ez zion utzi.

Halere, neskak mezu bat bidali ahal izan zion bere telefono mugikorretik lagun bati, laguntza eskatzeko eta bere kokapena adierazteko.

Erasotzailea eta biktima pilotaleku batera iritsi ziren, eta bertan gizona sexu erasoa egiten saiatu zen. Handik pixka batera, neskak abisua pasa zion laguna iritsi zen, eta erasotzailea baztertu zuen. Biak elkarri bultzaka eta kolpeka aritu ziren, harik eta erasotzaileak alde egin zuen arte.

Asteazken honetan atxilotu dute gizona eta sexu erasoaren delitu bat leporatu diote. Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
2Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen08.9203-10-2026
3Seme-alabei heriotza mehatxuak egiteagatik gizon bat atxilotu dute019.0901-10-2026
4Gazte bikoizleen txanda Gaztefilm Festen01002-10-2026
5Gizon bat atxilotu dute, beste bati giltza ingelesez eraso egiteagatik09.6628-09-2026
6Batbatean jaialdia 2027ko maiatzaren 7an eta 8an itzuliko da Gasteizera011.801-10-2026
7Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
8Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026
9Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
10Condenado a 15 años y 9 meses de cárcel un quiromasajista por siete agresiones sexuales a clientas en Pamplona09.0101-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.1. Источник: alea.eus.