Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Esther Ferrer Katedra inauguratuko du Etxepare Euskal Institutuak Parisko Sorbonne Unibertsitatean

Дата публикации: 05-10-2026 15:57:24



Основное содержимое страницы с новостью.

05/10/2026 a las 17:57h.

Ikasturtea hastearekin batera Etxepare Euskal Instituuak atzerriko unibertsitateetan bultzatzen dituen katedrek ere beren egitaraua abiatu dute. Urria eta azaroa bitarteam horietako zazpi katedrek beren jarduera akademikoaren zati handi bat garatuko dute. Horiez gain, datorren urriaren 22a beste katedra berri bat inauguratuko du Etxepare Institutuak, Esther Ferrer artista garaikidearen izena daramana, Parisko Sorbonneko Unibertsitatean.

Katedra 2025ean sortu zen eta bere helburua euskarari eta euskal kulturaru buruzko ikerketa eta hausnarketa sustatzea da, artearekin, artearekin, pentsamenduarekin eta esperimentazioarekin loturak ezarriz. Etxeparek euskal kulturaren presentzia eremu frankofonoan bultzatzeko 'Ça colle au basque' programaren baitan kokatzen da.

Gainera, aste honetan Oihana Leonet Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea City University of New Yorkeko Bernardo Atxaga Katedraren baitan antolatutako mintegi zikloan egongo da. Eleaniztasun garaikideari buruzko lanketa egingo du, euskararen esperientzia abiapuntu hartuta eta Latinoamerikako errealitateekin harremanak sortuz. Era berean, datorren urriaren 11an bukatuko da Ander Beristain hizkuntzalariak eta Sait Louis Unibertsitateko irakasleak Nevada Reno Unibertsitateko Jon Bilbao katedraren baitan izan duen parte hartzea. Bertan, euskal diasporaren euskararen jabekuntza, garapena eta transmisioa ikertu du.

Urriaren amaieran, berriz, Kirmen Uribe idazlea Massachusetts Amhersteko Unibertsitateko William A. Douglass Katedran egongo da, 'Mugaz gaindi idazten' programaren baitan, eta Montrealgo McGill Unibertsitateko Elbira Zipitria Katedrak gizarte-berrikuntza landuko du aurten Gorka Espiau Euskal Herriko Unibertsitateko Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendariaren parte hartzearekin. Azkenik azaroan, Susana Truchuelo historialaria eta Cantabriako Unibertsitateko Historia Modernoko katedradunak Universidad Nacional de San Martíneko (UNSAM) Amale Artetxe Katedran parte hartuko du, XVI. eta XVII. mendeetako euskal lurraldeetako gobernantza, boterearen artikulazioa eta parte hartze politikoan oinarritutako hitzaldi, ikerketa eta bestelako jarduerekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat017.1419-09-2026
2Inés Larrea da el relevo a Eider Sánchez en la presidencia del Foro de Emprendedores de Adegi08.8605-10-2026
3 El director general de la Industria Alimentaria inaugura la feria “Biocultura On” 08.401-01-1970
4Un pueblo de Burgos inaugura una instalación artística que rinde homenaje a la memoria pastoril y a los saberes rurales07.9725-09-2026
5El archivo de Miren Etxezarreta da el salto a la investigación09.7728-07-2026
6Amherren 'Eskola antiarrazista'ren lehendabiziko saioa, astelehenean024.5224-09-2026
7'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
8 El ministro Luis Planas acompaña a Su Majestad el Rey en la inauguración de Expoliva 08.7101-01-1970
9Ategiren 25. urteurrenean, interkooperazioa aldarrikatu dute "etorkizuneko lehiakortasuna eraikitzeko"015.8811-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.