Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Jone Arriaranek eta German Aranburuk beste bi txapelketa irabazi dituzte

Дата публикации: 18-08-2026 17:18:43

Dantza sueltoko hiru txapelketatan parte hartu dute egunotan. Azkoitiko txapelketaren hirugarren postua, gainera, Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikote azpeitiarrarentzat izan zen

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

18/08/2026 Actualizado a las 19:18h.

Dantza sueltoko hiru txapelketatan parte hartu dute egunotan Jone Arriaran eta German Aranburu dantzari azpeitiarrek, eta emaitza onak lortu dituzte. Bi hitzordu izan zituzten igandean, eta beste bat astelehenean.

Igandean, Amurrion eta Laudion izan zituzten txapelketak. Lehenengoan, Amurrion, Arriaranek eta Aranburuk garaipena eskuratu zuten, eta beste hitzorduan ere maila oso ona erakutsi zuten, bigarren postua eskuratuz.

Astelehenean, berriz, helduen dantza sueltoko txapelketa jokatu zen Azkoitiko Balda plazan, Andra Mari jaietako Baserritarren Egunaren egitarauaren barruan. Guztira, zazpi bikotek hartu zuten parte, eta Jone Arriaran eta German Aranburu izan ziren txapeldunak. Emaitza hauekin, Arriaranek eta Aranburuk dantza sueltoko denboraldian erakusten ari diren maila ona berretsi dute.

Azpeitiarren nagusitasuna, gainera, podiumean ere islatu zen Azkoitiko txapelketan. Izan ere, hirugarren postua ere Azpeitira joan zen, Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikotearen eskutik. Hala, bi bikote azpeitiarrek lortu zuten lehen hiru postuen artean sartzea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jone Arriaran eta German Aranburuk irabazi dute Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa013.1828-08-2026
2Jone Arriaran eta German Aranburu, txapeldun Zarautzen01002-09-2026
3Agirrezabalak eta Matxin III.ak aurrera jarraitzen dute Nafarroako txapelketan09.2225-08-2026
4Dantzak ikasi beharrean, dantzan ikasteko aukera01028-09-2026
5Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko06.0527-09-2026
6Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
7Andoni Galarraga gogoan izan dute Keta Babyauto, Zestoa eta jokalari ohiak05.831-08-2026
8'Ztandap' bakarrizketa etzi, Goizuetan016.801-10-2026
9'Harmailatik': Eztala berrituko lehen partidua; Amarians errugbi torneoa; Jesus Mujika Errastiren liburu aurkezpena05.229-09-2026
10Euskararen zoru komuna eta Gorka Lazkano, aste honetako ALEAn08.6409-10-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.38. Источник: www.diariovasco.com.