2025ari dagokion errenta aitorpenak badu data: apirilaren 9an hasiko da epea eta ekainaren 25era arte aukera izanen da aurkezteko. Aurten berrikuntzak ere txertatu ditu Ogasun Departamentuak: errenta maila txiki eta ertainek gutxiago bideratu beharko diote ogasunari, auto elektrikoek eta etxebizitzek ere aldaketak izanen dituzte beste zenbaiten artean. Ogasunak errenta aitorpena egiteko unea iristen delarik xehetasun gehiago emanen ditu agerraldi batean.
Aurki iritsiko da 2025ari dagokion errenta aitorpena egiteko garaia: apirilaren 9an hasiko da eta ekainaren 25era arte aurkezten ahalko da. Berrikuntzekin iritsiko da aurtengo kanpaina, bereziki zerga atxikipenei dagokienez, baina baita errenta bera egiteko moduari dagokionez ere: gero eta automatizatuagoa izanen da. Atxikipenaren kasuan aldaketa zenbait nabarituko dute errenta baxu eta ertainek (17.000 euro baino gutxiagoko errentek ez dute aitorpenik egin beharrik), auto elektrikoek edota etxebizitzagatik aitortzen denak. Ogasun Departamentuak aurreko urteetan bezala asmoa du xehetasun guztiak argi uzteko agerraldi batean eta hori kanpainaren hasieraren bezperetan izanen da.
Ordura arte zenbait datu aurreratu ditu: 2025eko errenta aitorpena ordaintzera ateraz gero, posible da ordainketa kolpe bakarrean egitea edo bi alditan. Hala balitz, uztailaren 3an izanen da lehen ordainketa eta bigarrena azaroaren 20an. Aldiz, errenta aitorpenean ogasunak dirua itzuli behar badu aitorpena aurkeztu eta egun gutxira eginen du ordainketa.
Errenta aitorpenaren aurkezpena
Hiru modalitatetan egin daiteke norberaren errenta aitorpenaren aurkezpena: interneteko webgunearen bitartez, izan liteke ogasunak berak bidaltzea errenta aitorpenaren proposamena egina edo telefono bidez zein bertatik bertara ere egiteko aukera eskainiko du Ogasun departamentuak, beti ere aurretiko hitzordua hartu behar izaten da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2025 шықәсазы Аԥсны мшынла аидарамҩангара | 0 | 5 | 10-05-2026 |
| 2 | Errenta aitorpenean helburu sozialetarako laukitxoa markatzeko dei egin dute 170 entitatek | 0 | 5 | 22-04-2026 |
| 3 | Garraiolariek greba deialdiak atzeratu dituzte | 0 | 5 | 17-12-2025 |
| 4 | 2025 шықәсазы аргыларатә усурақәа рзы афинансқәа реихшара | 0 | 5 | 12-05-2026 |
| 5 | Xanti Kiroga (REAS): "Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hausnarketa egin eta etorkizunera begira jarriko gara" | 0 | 5 | 08-05-2026 |
| 6 | Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik | -2 | 3 | 01-07-2026 |
| 7 | Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri” | 0 | 5 | 09-06-2026 |
| 8 | 2022-2025 шықәсқәа рзы Аԥсны ибжьаратәиу имаҷуи абизнес аҳәынҭқарратә цхыраара аҭара | 0 | 5 | 05-05-2026 |
| 9 | Haust 2025-Vor 2026 | 0 | 0 | 09-10-2018 |
| 10 | Haust 2025-Vor 2026 | 0 | 0 | 09-10-2018 |