Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bi tonako kanpaia lapurtu dute Oroko Santutegitik

Дата публикации: 23-10-2025 08:33:32

Kanpaia polea edo garabi batekin jaitsi zutela ondorioztatu dute, baina ez dago lapurretaren egileen edo tresnen inguruko informazio gehiago oraingoz.

Основное содержимое страницы с новостью.

Zuiako haranean kokatutako Oroko Andre Mariaren Santutegian gertatutako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza. Susmoa dute astelehenetik asteartera bitarteko gauean lapurtu zutela santutegiak zituen bi kanpaien artean handiena, bi tona ingurukoa.

Lapurreta asteartean salatu zuen santutegiaren batzorde erretoreko presidenteak. Azaldu duenez, lapurrek sarraila hautsi zuten kanpandorrera sartzeko, eta kanpaia askatu zuten, baina ez zuten goitik bota, inguruan ez baitago horren aztarnarik. Ondorioztatu dute lapurrek polea edo garabi moduko tresnaren bat erabili zutela kanpaia jaisteko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez dago lapurrek erabilitako tresnei edo ibilgailuei buruzko informazio zehatzik. Gasteizko Elizbarrutiko iturriek adierazi dute Oroko Santutegia ez dela elizbarrutiaren jabetzakoa, eta ez dutela gertatutakoaren inguruko informazio zuzenik. Hala ere, baieztatu dute lapurretak izan direla azken hilabeteetan inguruko beste eliza batzuetan ere. Lapurtutako kanpaia berreskuratzeko eta egileak identifikatzeko lanetan jarraitzen du Ertzaintzak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1"Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo"0511-06-2019
2"Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena"0526-04-2026
3Leire Rubio: "Ez diogu gure buruari gaizki egoten uzten"0503-06-2019
4Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa5731-01-2019
5Karitateko Ahizpen komentua eraisteko erabakia deitoratu du Zuiako Udalak-5317-04-2026
6Mila alegazio aurkeztu ditu Zuia Bidean-ek Solaria 2, 3 eta 4 proiektuen aurka-2501-08-2025
7Zuiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren "blokeoa" salatu du-2331-10-2025
8Solaria Zierbana Solar 3 proiektua bertan behera utzi dute0524-04-2026
9Zuiako Udalak salatu du aldundiak bertan behera utzi duela HAPO berria-5716-02-2026
10Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik-2301-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: alea.eus.