Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Altsasu: jokalekua aukeratu

Дата публикации: 02-11-2018 12:29:00



Основное содержимое страницы с новостью.

Asteburu honetan Altsasun eginen du elkarretaratzea azken urteotan munduan gero eta kezka eta beldur gehiago sortzen duen ultraeskuinak. Izan ere, gero eta ausartago eta erasokorrago azaltzen da joera politiko hau, eta Altsasu aukeratu dute orain haien biderako hurrengo geltokia. Ongi pentsatu dute aukera, zalantzarik gabe, sinbolismoz beteriko herria enfrentamendu zibilaren jokalekua bihurtu nahian. Horixe da, azken batean, edozein mugimendu politiko eta sozialak egiten duena: bere ustez komenigarrien den jokalekua aukeratu.

Zentzu horretan, bete betean asmatu dute altsasuarrek asteburu honetarako prestatu duten egitarauarekin. Izan ere, ultraeskuindarren jokalekua ekidin, eta beste bat antolatu dute. Enfrentamendu zuzen eta fisikoa bilatzen duten ultraeskuindarraren probokazioaren aurrean, egitarau alaia, parte-hartzaile eta anitza antolatu dute. Gainera, proposamen hori kontsentsuz hartutakoa izan da, herriko sektore ezberdinek osaturiko batzarrean.

Orain arteko jazarpen poliziala eta mediatikoagatik ez ezik, oraingo erantzun eredugarriagatik ere merezi dute gure elkartasuna Altsasuko herritarrek. Ongi pentsaturiko erantzuna, burutsua, ultraeskuinari aurre egiteko jokaleku propioa aukeratuz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Intsumisioa: patiotik parkera0005-10-2018
2Futbolkeria0015-11-2017
30016-02-2026
40016-02-2026
50016-02-2026
6Hamar hamar. Bizitza zigortzea0011-10-2017
7Berria zara nire albistegietan0005-10-2017
80024-10-2018
90025-05-2026
100029-04-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.