Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Igotz Mendez, Hofe: “Oso puntu goxoan nago, musikaz disfrutatzen”

Дата публикации: 13-07-2026 10:47:17

23:30ean eskainiko du kontzertua Hofek Gazteluko Plazan. Ondoren, Jarfaiterren txanda izango da

Основное содержимое страницы с новостью.

Musika urbanoa eta elektronikoa izango da protagonista Gazteluko Plazako gaurko kontzertuetan. Hofe talde nafarrak kontzertua eskainiko du 23:30ean. Fresko iritsi da musikari iruindarra, izan ere gaurkoa izango da bere lehenengo gaua sanferminetan. “Poz handia sentitzen dut gaurko kontzertuarengatik. Txikia nintzenean gogoan du kontzertuak ikusten nituela Gazteluko Plazan. Celtas Cortosen kontzertu bat ikusi nuen gurasoekin. Orduan ez nuen pentsatzen noizbait oholtza handi horretara igo behar nintzenik. Oso aukera polita da, flipatzen ari naiz”. Trapa, elektronika, pop ravea eta punka nahasten dituzte haien estilo eta soinu propioekin. Igotz Mendez, Hofe, buru duen taldeak musika alternatiboa elektronikarekin, post punkarekin eta new wave-rekin uztartzen ditu. Aurreiritzirik gabe bere belaunaldiaren arazoak, aukerak eta gaiak jorratzen ditu Hofek: maitasuna, festa, sexua, amorrua, identitatea, drogak…

Bere bigarren diskoa kaleratzear duelarik abiarazi dute bira berria. Bere lan berria honezkero publikatua behar zuen, baina azken orduan atzeratu zuten argitalpen data. Diskoak oraindik ere hobekuntzak behar zituela iritzita, Hofek erabaki zuzena hartu zutela pentsatzen du. Naiz eta disko berria eskura ez izan, bira berri hau arrakastatsua izaten ari dela nabarmendu du Igotz Mendezek. Azkeneko hilabete hauetan beste artista batzuekin kolaborazioak kaleratu ditu, besteak beste, Jimena Amarillo, Ben Yart, La Éliterekin edota Natalia Lacunzarekin. “Jende berria ezagutzeko aukera ematen digu. Natalia aspaldi ezagutzen nuen, Operación Triunfo lehiaketara aurkeztu aurretik. Argi genuen elkarrekin abesti bat egin behar genuela eta pozten gaitu gure ibilbidearen momentu berezi honetan egin izanak. Dantzagarria eta dibertigarria da”.

BBK Liven kontzertua eskaini eta gero kontzertu aunitz ditu Hofek hurrengo asteetan. Deigarriena, Zipren emango duena.

Igotz Mendez, Hofe, Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan izan dugu gonbidatu.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hofe, Jarfaiter, Mirua eta Silitia gaurko kontzertuen artean0513-07-2026
2Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
3Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
4Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
5Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
6Musika printzak Olazko ermitara eta Tren Museora iritsiko dira datozen bi egunetan0515-07-2026
7Musika Bandak udako kontzertua eskeiniko du larunbat gauean Amalur parkean0510-07-2026
8Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
9Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko0508-07-2026
10Metropoli Forala 2021-11-070507-12-2021

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.