Haren ibilbidea ezagutzeko txangoa egin zuten bere sorterrian, Irañetan.
Nafarroako Ateneoak Historiadun Nafarrak zikloa du. Haren bidez, Nafarroako emakume eta gizon ospetsuak ezagutarazi nahi dituzte. Eta Maria Ana Sanz Huarteren txanda izan zen larunbatean, maiatzaren 16an. Horretarako, Nafar Ateneoa antolatutako txango batean hainbat pertsona Irañetara etorri ziren. Sanz Hezkuntzan berrikuntzak sartzen aitzindaria izan zen. Gainera, neska-mutilen eta emakumezkoen eskubideak defendatu zituen. Horretaz guztiaz aparte, 1934an sortutako Nafar Ateneoko patronatuko kidea ere izan zen.
Irañetara etorritako ateneoko kideek Sanzen bizitzaren inguruan prest dagoen erakusketara bisita gidatua egin zuten. Omenduaren berri Floren Beraza Gastesik eman zien. Ondoren Iñaki Villanueva Ortegak egindako eskultura bisitatu zuten. Iñaki Arangoa Zia alkateak herrian barna gidatu zituen bisitariak. Jaso zituzten azalpenen artean zeuden, esaterako: Sanzen sortetxea zein zen, duela ehun urte eroritako frontoiko ezker paretak eragindako tragedia edo herriko zenbait etxeetako ateetan dauden ideogramak erakutsi zizkien, etxe jabearen jarduna adierazten duten irudiak dira. Herrian barnako bueltaren ondoren, bazkari eder batekin despeditu zuten bisita.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 2 | Askatasunean hazi, hezi eta bizitzeko gakoak ikastaro batean | 0 | 5 | 26-02-2019 |
| 3 | 'Mendiak eta elikadura' hitzaldia antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 4 | Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute | 0 | 5 | 24-03-2026 |
| 5 | Anne Alvarez, Uharte Izotz-hockey taldeko kidea | 0 | 0 | 23-01-2018 |
| 6 | Urtarrilaren 26an Euskal Herriko Waterpolo Txapelketako finala Iruñean jokatuko da | 0 | 5 | 17-01-2019 |
| 7 | Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba" | 0 | 5 | 11-03-2019 |
| 8 | Urtebete bete du Baobab dantza eskolak | 0 | 5 | 20-03-2019 |
| 9 | Ehiza barrutia sortzeko proiektua Arakilen eta Irañetan | 0 | 5 | 29-04-2026 |
| 10 | Angel Erro: "Aurreiritziz betetako motxila daramagu" | 0 | 5 | 12-11-2018 |