Pagoz osatutako lote bat salduko dira. Prezioari beherapena egin dio.
Aralarko Elkarteak Aralar mendia baso aprobetxamendua saltzeko enkante deialdia egin zuen udazken akaberan. Bi egur lote ziren eta haietako bat saldu ez zuenez, atzera ere, deialdia egin du. Oraingoan hasierako prezioari %10eko beherapena ezarri dio. Aralar Elkarteak saldu nahi duen baso aprobetxamendua Aralar mendiko 2025-2026 Bi Urteko Baso Planari dagokio. Lotea 1.909 pagoz osatuta dago eta Pagomari, Eurlatz eta Ipuzmeaka dermioetan daude. Han bakanketa eginen da. Guztira 75,10 m3 zur eta 1.813,4 m3 egur egiten dute. Haren balioa 28.816,60 eurokoa (%12ko BEZik gabe) da.
Eskaintza egin nahi duenak martxoaren 11ra arteko epea du. Aprobetxamendua eskuratu ondoen 18 hilabete izanen dira pagoak moztu eta ateratzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke | 0 | 5 | 25-03-2026 |
| 2 | Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu | 0 | 5 | 20-05-2026 |
| 3 | Ehiza barrutia sortzeko proiektua Arakilen eta Irañetan | 0 | 5 | 29-04-2026 |
| 4 | 27 bikote sakandar Euskal Herriko Mus Txapelketan | 0 | 5 | 06-03-2026 |
| 5 | Hamar lan laguntzen zain | 0 | 5 | 31-03-2026 |
| 6 | Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute | 0 | 5 | 24-03-2026 |
| 7 | Apirilaren 9tik ekainaren 25era egin ahal izanen da errenta aitorpena | 0 | 5 | 25-03-2026 |
| 8 | Errugbi taldea sortzeko deia | 0 | 5 | 31-03-2026 |
| 9 | Monumentu izendatutako arbola kaltetuta | 0 | 5 | 18-05-2026 |