Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan

Дата публикации: 21-07-2026 07:17:25

Santio festak bueltan dira eta uztailaren 24tik 31era Zubietako kaleak girotzeko eta herritar guztiak dantzan jartzeko prest datoz

Основное содержимое страницы с новостью.

20/07/2026 Actualizado 21/07/2026 - 09:17h.

Zubietako festak ate joka daude. Urtero bezala uztailaren 24tik 31ra auzoko kaleak giro ezinhobeaz beteko dira, denek, txikiek eta handiek, aste osoan musika, dantza, eta beste hainbat ekitaldirekin gozatzeko.

Ostiralean festetako lehenengo eguna izango da eta arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera jaiei plazan botako duten txupinazoarekin batera. Jarraian, Iruzta taldeak girotuta, txosnen irekierari ekingo zaio. Gaueko 20:45ean herri-afaria antolatu da, eta mozorro hoberenak prest izatea gogoratzen dute antolatzaileek. Afalostean Itzal taldearen erromeriak dantzan jarriko ditu herritarrak festetako lehenengo egunari amaiera emanez.

Donostiako Txistulari Bandak emango dio hasiera larunbatari, Zubietako egun handiari, Santio Egunari, goizeko 09:00etan hasiko duten dianarekin. Ondoren, 11:00etako Meza Nagusiaren ostean, Yoko Garbi Elkarteak hamaiketakoa banatuko du, jarraian izango den soka-dantzarako indarrak hartzeko. Arratsaldeko 18:00etan desafiyua egongo da eta jarraian buruhandiak. Gauean Laket erromeriak eta DJ Txolasek izango dute plaza osoa dantzan jartzeko betebeharra.

Igandeko eguna ere indartsu dator. Goizeko 11:30ean, sagardo-dastaketa hasiko da eta bertara gerturatzen diren guztiek aukera izango dute Euskal Herriko zenbait sagardotegietako sagardoa probatzeko eta hoberena aukeratzeko. 14:00etan jubilatuek Yoko Garbi Elkartean bazkari goxo bat izango dute. Arratsaldeko 18:00etan Andatzara Igoera II mendi-lasterketari hasiera emango zaio. Jarraian, sardin- eta piper-jana eta buruhandiak, kirola egin ostean indarrak berreskuratzeko. Amaitzerakoan bertso-saioari hasiera emango zaio. Andoni Egaña, Alaia Martin, Eneko Lazkoz eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'bertsolarien eskutik 19:30ean (Zortzitan Bertso Eskola izango da gai-jartzailea.

Zubietako festetan denek ospatuko dute beraien egun berezia, jubilatuek 26an, oilasko-biltzaileek 28an eta umeek 29an

Oilasko-biltzaileen egunean, uztailaren 28an, Ane eta Alazne trikitilariek langileen irteera alaituko dute goizeko 06:00etan gogoa eta indarra transmitituz. Hauek kanpoan ibiliko dira eguerdiko 14:30ean Zubietara bueltatzen diren arte.

Hilaren 29an, asteazkenean, etxeko txikienen txanda da eta jolasez beteriko egunaz gozatzeko aukera izango dute. Egunari hasiera goizeko 10:00etan izango da eta 14:00etan haurrek izango duten bazkariaren ostean, jolasean jarraiko dute. Amaieran txokolatea banatuko zaie parte-hartzaile guztiei indarrak berreskuratu dezaten eta 18:00etan erraldoi eta buruhandien erakustaldia egongo da Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.

Newsletter

Hurrengo egunekoa, 30ekoa, egun luzea izango da ere eta goizeko 12:00etan hasiko da gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldiarekin batera. Arratsaldea, hainbat ekimenez beterik dator, 16:00etan mus-txapelketa egongo da, Yoko Garbi Elkartean, eta 18:00etan sega desafiyua. Gauean 20:30eko zikiro-janak giroa berotuko du eta gauean Zutik elektro-txarangak, Trikidantzek eta DJ Viduk jarraituko dute gaueko ordu txikietara arte jendea esna eta dantzan mantentzen.

Aste osoko festei amaiera emateko, azken egunean, uztailaren 31n, 10:30eko mezarekin hasiko da eguna eta jarraian, zubietarren arteko errebote-partida jokatuko da. Arratsaldean, Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute Zubieta. 20:30ean, oilasko-biltzaileen afaria egingo da Bugati erretegian. Amaitzerakoan, parte-hartzaileak Zubietara itzuliko dira azken traka ikusteko eta txosnak hustutzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Pilota txapelketako final laurdenak erabakita0517-07-2026
2Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa0517-07-2026
3Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
4Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan0509-07-2026
5Las 200 Viviendas se preparan para celebrar sus Fiestas en honor a San Juan Bautista5718-06-2026
6Fiesta Mayor de Sant Cugat 2026: conciertos y actos por días y horarios0520-06-2026
7Gurutze Santxo. San Pedroko Museoa martxoan0507-03-2018
8Hurbiltzen doa VII. San Anton Bira Getariako itsas zeharkaldia0509-07-2026
9Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia Salbatore elizan larunbatean0516-07-2026
10Фестиваль межрегионального сотрудничества пройдет впервые в Дербенте0004-08-2020

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 6. Информативность: 7. Источник: www.diariovasco.com.