Lasoren eta Iztuetaren kontrako finalean aurretik hasi ziren, baina azken txanpan Lasok eta Iztuetak markagailua irauli zuten.
San Fermin Binakako Torneoko finalean, P. Etxeberria-Zabaletak eta Laso-Iztuetak final ikusgarria eskaini zieten Labrit betetzen zuten pilotazaleei. Labrit barruan 30º baino gehiago zirela eta sekulako hezetasuna, lau pilotariak hustu egin ziren eta gogoratzeko moduko finala jokatu zuten.
Hasieran Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta hasi ziren hobeki. 4-10 eta 8-12 aurreratu ziren. Zabaletak atzeko koadroetan agintzen zuen eta Etxeberriak tanto ederrak egin zituen ezkerrarekin zein eskuinarekin. Baina urdinek bost akats egin eta gero, partidaren dinamika zeharo aldatu zen eta Lasok eta Iztuetak airea hartu zuten. Laso handitu egin zen, Iztuetak lema hartu zuen, eta partidari buelta eman zioten, 12ra berdindu eta 17-13 aurretik jarri arte. Iztueta ikaragarri aritu zen txanpa horretan, Zabaleta bezalako atzelari handia mendean hartu arte. Etxeberriak eta Zabaletak, nolanahi ere, ez zuten etsi eta 19-18 hurbildu ziren, baina ez ziren berdintzeko gai izan eta azken tanto gogorretan Laso eta Iztueta hobeki aritu ziren, 22-19 irabazi eta San Fermin Binakako Torneoa eskuratuz. Iztuetak finaleko jokalari hoberenaren saria jaso zuen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Esperimentua, finalera! | 0 | 17.31 | 09-03-2026 |
| 2 | Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo | 0 | 7.46 | 16-03-2026 |
| 3 | Zabaleta eta Elordi, finaleko txartelaren bila | 0 | 8.19 | 13-03-2026 |
| 4 | Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest | 0 | 8.92 | 09-07-2026 |
| 5 | Ezkurdia ikusgarri batek eta Altunak finalerako hautagaitza aurkeztu dute | 0 | 8.79 | 02-03-2026 |
| 6 | Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan | 0 | 10 | 22-07-2026 |
| 7 | Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman | 0 | 17.1 | 20-07-2026 |
| 8 | Iker Vicente Urrezko Aizkoraren bila, berriro | 0 | 5 | 04-06-2019 |
| 9 | Gaztetxoen Udako Txapelketan finalak jokatu dituzte Frontoi Txikian | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 10 | Leire Urritegi eta Ibon Odriozola, nagusi Landabarso trail lasterketan | 0 | 5 | 18-05-2026 |