Itzurun hondartzako kantinan egitea zen asmoa, baina eguraldiaren iragarpenek behartuta Gaztetxean egingo dute bihar, arratsaldetik aurrera. Rukaman dokumentala emango dute, eta DJ saioak ere izango dira.
Aurten Torreberri Gaztetxean egingo dute Ziske surk elkarteak uda sasoiarekin batera antolatzen duen Surfesta. Asmoa Itzurun hondartzan egitea zen, baina larunbaterako emanda dagoen eguraldi txarraren iragarpenek Beheko plazako eraikinera eramatea behartu dute. Arratsaldean, 17:00etan hasita, dokumental baten emanaldia eta DJ saioak izango dira. Surfeko materialaren zozketa ere egingo dute.
Surfestaren barruan erakutsiko dute Rukaman izeneko dokumentala erakutsiko dute. Azken bi urtetan grabatutako eta editatutako bideoa da aurtengo Surfestan erakutsiko dutena. Bertan, Zumaiako surflariek munduan zehar egindako bidaietan (Indonesia, Txile, Portugal, Kanariar uharteak...) hartutako surfeko irudiak bildu dituzte. Film horren bidez, surfarekiko duten pasioa zabaltzea dutela helburu azaldu dute.
Dokumentalaren estreinaldiaren bidez, beraien ustetan azken urteotan galtzen ari den surfaren kultura sustatu nahi dutela ere azaldu dute, "eta gure kirola jendearen ahoan jartzea, izugarrizko maila baitago Zumaiako surf eta bodyboardlarien artean. Munduko txapeldunak ditugu, Europako hainbat txapeldun ere bai. Honekin, datozen gaztetxoek laguntzak jasotzea eta haiek motibatzea nahi dugu", azpimarratu dute Ziskeko kideek.
DJ saioak ere baiRukaman filmaren emanaldia 22:00etan izango da, eta haren amaieran surf eskolako materiala zozkatuko dutela ere iragarri dute antolatzaileek. Horiekin batera, musika saioak ere izango dira: Xabifest 17:00etan, King Konsul 18:30ean, DJ Kroke 20:00etan, Mnns 23:00etan eta Maitx 00:30ean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Hiri Galduak taldea, zuzenean | 0 | 5 | 18-03-2019 |
| 2 | Go running Iruña biltzar-azoka. Itziar Basaguren | 0 | 5 | 08-05-2015 |
| 3 | Metropoli Forala 2021-10-01 | 0 | 5 | 01-10-2021 |
| 4 | Beñat Gerekak erakusketa zabaldu du Donostiako Aquarium-ean | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 5 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 6 | Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, Matx podcastean | 0 | 15 | 25-07-2026 |
| 7 | Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko | 0 | 5 | 17-01-2019 |
| 8 | Gaueko autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko | 0 | 9.23 | 26-07-2026 |
| 9 | Txupinazo Txikiak iruindar gazteenen jaia piztu du, historian lehen aldiz | 5 | 7 | 10-07-2026 |