Miniboy eta Berpiztuak izenarekin emango dute taldekideek gaurko kontzertua. 22:00etan hasiko da emanaldia Komentuko lorategian, eta duela hilabete batzuk argitaratutako disko bikoitzeko abestiak plazaratuko dituzte.
Kontzertu berezia entzuteko aukera izango da gaur gauean Komentuko lorategian. Miniboy/BigBoy talde edo taldeetako kideek pasa den maiatzean atera zuten disko bikoitza aurkeztuko dute zuzenean, 22:00etan hasiko den emanaldian.
Miniboy eta Berpiztuak izenarekin aterako dira gaurkoan jendaurrera. Izan ere, Miniboy bezala hasiko dute emanaldia, eta pixkanaka BigBoyen aritu ziren musikari batzuk gehituko zaizkie kontzertuan zehar.
Udaberriarekin batera, ia sorpresaz, bi disko atera zituzten aldi berean: Hildako anonimoak Miniboy izenarekin, eta Animaliak BigBoy bezala. Disko horietan jasotako abestiak entzuteko aukera izango da gaurkoan Komentuko lorategian, baita aurreko hamarkadan atera zituzten Big Boy eta Zapasalto diskoetakoak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Berpiztuta eta bizi-bizirik | 0 | 12.49 | 25-07-2026 |
| 2 | Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua | 0 | 5 | 12-06-2026 |
| 3 | Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko | 0 | 5 | 08-07-2026 |
| 4 | Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon | 0 | 9.27 | 22-07-2026 |
| 5 | Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan | 0 | 5 | 09-07-2026 |
| 6 | Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko | 0 | 5.78 | 18-07-2026 |
| 7 | Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da" | 0 | 10 | 17-07-2026 |
| 8 | Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 9 | Metropoli Forala 2025-01-27 | 0 | 2 | 27-01-2025 |
| 10 | Bea Asurmendiren ahots goxoa Seminarixoko ikus-entzuleen gozamenerako | 0 | 12.28 | 19-07-2026 |