Azken eguna izango dute gaur udalekuek. Eguraldi onak lagunduta, aurreikusitako jarduera guztiak egin ahal izan dituzte, eta aurtengo egitaraua film eta telesailen inguruko jaialdiarekin borobilduko dute. Gazte Udakoak, berriz, Albiñara joango dira gaua pasatzera.
Goiuri Heriz udalekuetako koordinatzaileak azaldu duenez, parte-hartzaileek askotariko ekintzez gozatu dute azken asteotan udalekuetan. Gustukoenen artean izan dira igerilekura egindako irteera, kamisetak margotzeko tailerra, San Fermin jaien ospakizuna, uraren eguna eta urtero antolatzen dituzten Aramaioko auzoetarako irteerak.
Amaiera berezia izango dute gaur. Aurtengo jaialdiaren gaia filmak eta telesailak izango dira, eta talde bakoitzak aukeratutako istorioaren inguruko mozorroa jantziko du. Horrez gain, dantza edo antzerki emanaldi bana eskainiko dute. Jaialdia herritar guztientzat irekia izango da, gainera.
Jaialdia amaitzean, udalekuetako partaide guztiek elkarrekin hamaiketakoa egingo dute eskola azpian, eta horrekin emango diote amaiera aurtengo udalekuetako egitarauari. Aurtengoaren balorazio "oso positiboa" egin du Herizek.
Gazte Uda ere, giro oneanGazte Udako ekintzak ere, martxa onean doaz, eta hezitzaileek egindako balorazioa ere positiboa da. Orain arte antolatutako jardueretan parte-hartzaileek giro ederra izan dute, eta bataz beste 14 eta 15 gazte artean izan dira ekintza bakoitzean.
Lehen txangoa Zarautzera egin zuten, eta eguraldi bikainarekin egun atsegina igaro zuten. Astelehenean, berriz, Ganborraldera igo ziren ilunabarraz gozatzera; oinez egin zuten joan-etorria, eta tontorrean zerbait janda amaitu zuten arratsaldea.
Aste honetako beste hitzorduetako bat patata tortilla lehiaketa izan da. Hezitzaileen esanetan, parte-hartzaileen mailak "gora" egin du aurreko urteekin alderatuta, eta oso gustura agertu dira emaitzarekin.
Egitarauak aurrera jarraituko du gaur, egubakoitza, Albiñan egingo duten gaupasarekin. Arratsaldean igoko dira bertara, bainua hartu eta gaubela egingo dute, eta hurrengo egunean itzuliko dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Aramaioko Udalak bilera-erronda hasiko du gazteekin eta gurasoekin | 0 | 9.91 | 21-07-2026 |
| 2 | Basalgoko jaietan ateratako argazkiak | 0 | 8.34 | 25-07-2026 |
| 3 | Edozein arrazoi da ona kalean geratzeko | 0 | 8.95 | 26-07-2026 |
| 4 | Santioetarako, eguraldi aldakorra | 0 | 9.63 | 23-07-2026 |
| 5 | Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa, Iruñeko Planetarioan | 0 | 5 | 16-10-2018 |
| 6 | Ezkurdia ikusgarri batek eta Altunak finalerako hautagaitza aurkeztu dute | 0 | 8.79 | 02-03-2026 |
| 7 | Aramaioko 24 eragilek herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, erasoen aurrean | 0 | 10.41 | 22-07-2026 |
| 8 | Jaitxo Segura eta Jose Luis Larraburu: "Goizeko dianetan oso jende nahasketa polita ikusten da kaleetan" | 5 | 7 | 09-07-2026 |
| 9 | Santiago eguna giro ederrean ospatu dute Gureixan | 0 | 7.16 | 27-07-2026 |
| 10 | Галактическая соседка Андромеда в небе над Патагонией ✨ Композитное изображение ... | 0 | 6.06 | 23-07-2026 |