Gomuta gozoak ondo gordetzen dira norberaren gogoan, eta zer esanik ez balantze bat egiteko garaian pilatzen badira haiek. Urteari errepasoa egiteko egunak izaten dira abenduaren amaierakoak, eta azken datetan jazo denak jarri ohi die ginga hamabi hilabeteetan gertatutakoei. Txarrenera, endekatu egin dezake ordura arteko lan guztia. Ez da beti hala izaten, ordea: kasu batzuetan, distira berniz bat ematen dio urteko jardunari.
Gomuta gozoak ondo gordetzen dira norberaren gogoan, eta zer esanik ez balantze bat egiteko garaian pilatzen badira haiek. Urteari errepasoa egiteko egunak izaten dira abenduaren amaierakoak, eta azken datetan jazo denak jarri ohi die ginga hamabi hilabeteetan gertatutakoei. Txarrenera, endekatu egin dezake ordura arteko lan guztia. Ez da beti hala izaten, ordea: kasu batzuetan, distira berniz bat ematen dio urteko jardunari.
Aitor Garmendiaren kasua da: Laboral Kutxako txirrindulariak osatu ditu aurtengo lasterketa guztiak, nahiz oraindik ziklokros sasoia amaitu ez duen. Abenduaren 26an eta 27an hartu zuen parte gauerdian mahatsak jan aurretiko azken bi probetan, eta emaitza onak eskuratu zituen bi-bietan; 23 urtez azpiko mailan lehiatuta, lehendabiziko postua eskuratu zuen larunbatean, Madrilgo Villa del Prado sariketan. Igandean, bigarren postu baten jabe egin zen Albaceteko La Lagunilla zirkuituan.
“Asteburu polita izan da, urtea zapore onarekin amaitzeko”, esan du Garmendiak . Gipuzkoako Federazioak emandako aukeraren bidez egin zuen bidaia, eta azpimarratu du estreinakoa zuela xede nagusia: “Madrilgoa zen postu ona egin nahi nuen lasterketa, eta Albaceten zer gerta joan nintzen. Larunbatean hobeto moldatu nintzen igandean baino”.
Dena den, La Lagunillan ere ez zuen urrun izan 23 urtez azpikoen mailako garaipena. Matxura batek utzi zuen lehia horretatik kanpo: “Azken itzulian gertatu zen, eta ezin izan nion harrapatu. Pena da, beti baitago ondo maila horretan irabaztea”. Absolutuen kategorian ere ez zen kamuts aritu; seigarren izan zen sailkapen orokorrean.
Garmendiak urtearekin batera berrekingo dio lehiari. Etzi Torrelavegan (Kantabria) jokatzekoa den lasterketan hartuko du parte, eta hilaren 10ean emango dio akabera ziklokross aldiari, toki berean jokatuko den Espainiako Txapelketan. Ordurako prestaketa gisa baliatuko du larunbatekoa. Urte zaharraren moduan hasten badu berria, ez da gaizki arituko.
HAIZE BERRIAK 2021ERAKO
Urtea estreinatu orduko elastiko berria jantziko du Garmendiak . Urte asko egin ditu Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldean
-Laboral Kutxarekin elkar hartuta aritu dira aurten-, eta Telco.m talde nafarrean ariko da aurrerantzean. Goierrik eta Laboral Kutxak beren bideak banandu ondotik etorri zaio aldaketa: “[Euskadi] Fundazioaren esku geratu da 23 urtez azpikoen taldea, eta Goierrik ez du talderik izango maila horretan. Nafarrekin harreman ona dute, ordea, eta beren eskutik heldu da. Begi onez ikusi zuten ni haiekin hastea, eta horrela heldu da aldaketa”.
Aurrez, ordea, bestelako asmoak zituen Garmendiak. Kazetaritza ikaslea da, eta Erasmus programarako beka bat jasoa zuen Italia iparraldeko Pavia hirira joateko. Hori, koronabirusak asmoak zapuztu dizkion arte: “Han egoera gaizki dago. Otsailera arte debekatua dago sarrera, eta larrialdi egoera luzatzen badute ezingo nuke hara heldu. Hemen hasi eta gerora joateko aukera eman digute, baina horretarako nahiago dut hemen lasaiago ibili”.
Hasierako asmoak kontutan, urratu zituen han txirrindularitza praktikatzen segitzeko bideak.”Egoera okerrera zihoala eta, hemen talde bat aurkitzea erabaki genuen, hangoekin hitz egin eta gero zalantzan ibili gabe”.
Helburu berrituakTalde berriak halakoxe helburuak ekarriko dizkio Garmendiari: “Egutegi oso ona duen taldea da. Orain artean lanean, eta ihesalditan sartzen saiatu naiz. Orain, ikusi beharko da taldeak zer maila duen eta ni haien artean nola moldatzen naizen. Taldeari laguntzea eta ahal dudanetan nire aukerak aprobetxatzea izango dut helburu”, azaldu du.
Bi modalitateak uztartuzGarmendiak errepidean nahiz ziklokrosean eragiten die pedalei. Bi erak ditu “oso gustuko”, zehaztu duenez: “Behin maila batera helduta, jendeak hautua egiten du. Normalean, errepidearen aldekoa. Nire kasuan, biak asko gustatzen zaizkit, eta lortu dut uztartzea. Asko gustatzen zaizkit biak, eta nire asmoa bietan segitzea da. Antolatzea da gakoa”.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Goittikiren aldeko kamixetak eta Gazte Eguneko bazkarirako tiketak, salgai | 0 | 9.71 | 25-07-2026 |
| 2 | Fiestetako zapi zein gerrikoak, eskuragarri | 0 | 14.88 | 27-07-2026 |
| 3 | Jaietara begira, ikastolako taberna muntatzeko zita abuztuaren 1ean | 0 | 18.26 | 18-07-2026 |
| 4 | Uztailak 14tik aurrera izena eman daiteke XXVIII. Marmitako Lehiaketan | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 5 | Itziar Olasagasti, mirotzaren hegaldi luzea | 0 | 7.1 | 17-12-2020 |
| 6 | Urte osoan zehar euskaraz | 5 | 7 | 12-06-2026 |
| 7 | Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 8 | Ozen entzun dira euskararen aldeko taupadak Amurrion | 5 | 7 | 14-06-2026 |
| 9 | Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik | -2 | 3 | 01-07-2026 |
| 10 | Metropoli Forala 2020-12-21 | 0 | 1 | 21-12-2020 |