Ander Goikoetxea Fernandez
Azken urteotan gazte langileon bizi-baldintzak nabarmen kaskartu dira. Gure egunerokoan, zuzen zein zeharka, gerra hotsak, inperialismoa eta bizitzaren garestitze etengabea pairatzen ditugu. Egoera honen aurrean, antolatzea eta borrokarako mezua zabaltzea ezinbestekoa dugu; horretara datoz ekainerako antolatu ditugun jardunaldi politikoak.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, gure egunerokoa duintasunez garatzea gero eta zailagoa da. Batetik, inflazioak eta oinarrizko produktuen zein zerbitzuen prezioen igoerak gure erosahalmena murriztu dute. Bestetik, etxebizitzaren auziak emantzipazioa galarazten digu: alokairu estratosferikoak eta prezio basatiak jasaten ditugu errentisten, putre funtsen eta turismoaren negozioaren mesedetan. Astigarragan eta eskualde osoan egoera jasanezina da dagoeneko.
Era berean, ofentsiba inperialistak munduko langileriaren bizitzak okertzen ditu. Bloke atlantistaren erasoek (Venezuelan, Iranen, edota Israelen erasoek Libano eta Palestinan), zein Kubaren aurkako blokeo itogarriak, milaka pertsona hiltzeaz gain, munduko erregaien prezioak igotzen dituzte, gure bizi-baldintzak gehiago kaltetuz.
Egoera honen aurrean, argi dugu bide bakarra antolatzea eta borrokatzea dela. Ezinbestekoa da gazte langileon kontzientzia politikoan sakontzea eta borrokarako lanabesak eskuratzea, ez baita beste inondik soluziorik etorriko. Ekaineko jardunaldiak giltzarria izango dira saretzeko eta borrokara batzeko. Dikotomia argia da: dagoena onartu ala borrokara batu.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Jardunaldi politikoak, bihar eta ostiralean | 0 | 21.5 | 02-06-2026 |
| 2 | San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere | 0 | 17.18 | 30-06-2026 |
| 3 | Metropoli Forala 2019-11-13 | 0 | 5 | 13-11-2019 |
| 4 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 5 | Metropoli Forala 2018-12-14 | 0 | 5 | 14-12-2018 |
| 6 | EAJk salatu du jaietan Ertzaintzaren kontrako kantuak entzun izana berriro | 0 | 16.2 | 26-06-2026 |
| 7 | Metropoli Forala 2020-11-27 | 0 | 5 | 27-11-2020 |
| 8 | Aitor Garmendia, azken esprinteko loria | 0 | 7.99 | 31-12-2020 |
| 9 | San Ferminetik Andra Mari Zurira | 0 | 8.26 | 16-07-2026 |
| 10 | Aupa, Athletic! | -5 | 3 | 02-06-2026 |