Denboraldi bikaina ondu du jauzilari arrasatearrak salto hirukoitzean. Neguan pista estaliko txapeldun izan zen Valentzian, eta zapatuan aire librekoan nagusitu zen Malagan. Atzo iluntzean, berriz, Andoni Calbanori iazko urrezko domina defendatzea tokatzen zitzaion 200 metrotan. Bergararra garaipenagatik borrokatzen ibili bazen ere hirugarren gurutzatu zuen helmuga (20,84).
Gipuzkoan ez zen halako balentriarik lortzen 1982tik, jauzi hirukoitzeko modalitatean. Arrasatear bat izan da 43 urteren ostean urrea eskuratzen lehena: "Ramon Cid izan zen azkena; badut harekin harremana, entrenamenduetan tril egiten du sarri, gomendioak ematen dizkit... Finalean harmailetan ikusi dut eta poztu naiz beragatik ere", esan du Carrascalek.

Nekez ahaztuko du aurtengo denboraldia, Espainiako maila absolutuko bi urrerekin egin baita. Valentziako pista estaliko garaipenaren ostean, aire librean ere primeran moldatzen dela erakutsi du 27 urteko atletak. Balio handiagoa eman dio, gainera, lortu berritakoari: "Normalean aire librekoa izaten da estalikoa baino garrantzitsuagoa; horri gehitu behar zaio neguan aurkari lehiakorrenak lesionatuta zeudela, eta oraingoan ez, hautagai guztiok lehiatu gara".
Dena den, atzo iluntzeko hitzorduan ez zen behar bezala estreinatu. Haize indartsuak baldintzatuta, lehenengo bi jauzietan ez zen gai izan 16 metroko langa gainditzeko, aurten egina zeukan marka. Hirugarrenean bai, 16,50 metroraino luzatu zituen hankak. 3,1 metro segundoko haizea ari zuenez, erregistro horrek ez du ranking-erako balioko, baina bai Espainiako txapeldun izateko: "Alde batetik, pena pixkat eman dit, bizitzako saltorik onena egin baitut, non eta Espainiako txapelketan, baina gehiegizko haizea zegoenez ez didate marka pertsonal bezala kontuan hartuko".
Laugarren jauzian, haizea baretuta (1,8 m/s), 16,12ko distantzia egitea lortu zuen. Zilarra Ramon Adaliarentzat (16,34) izan zen, eta brontzea Marcos Ruizentzat (16,28).
Ez da Europako Txapelketara joangoKirol meritu guztiak egin arren, Espainiako Atletismo Federazioak erabaki du ez bera eta ez inor eramatea Europako txapelketara: "Amorru puntu bat ematen du, baina batzuetan horrela jokatzen dute; gertatu izan zaigu aurretik bai niri eta baita Maleni [Ruiz de Azua] ere. Haien politikaren eta kriterioaren arabera, txapelketan urruti heldu daitezkeen atletak bakarrik eramatea erabaki dezakete. Futbolera ekartzen badugu, euskal talde bat Txapeldunen Ligara sailkatzen bada, urruti iritsiko ez denez, hobe da ez jokatzea? Tira, ez diot buelta gehiago eman nahi, pozik nago lortutakoarekin".

Andoni Calbanok domeka gauean zuen 200 metrotako lasterketa, eta iazko urrezko domina defendatzea tokatzen zitzaion. Bergararra garaipenagatik borrokan ibili zen, baina ez zuen beste batzuetako abiadura izan azken metroetan eta hirugarren gurutzatu zuen helmuga, brontzea eskuratuz (20,84). Hala, Oriol Sanchezendako izan zen urrea (20,79), Adria Alfonso sailkatu zen bigarren (20,81) eta bergararra izan zen hirugarren (20,84).
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Haritz Pascual: rollerskia | 0 | 5 | 17-10-2017 |
| 2 | Dani Sanz madrildar euskaldunak bere lehen eleberria aurkeztuko du | 0 | 5 | 13-03-2019 |
| 3 | Jexux Zelaiak eta Xabat Manzisidorrek domina uzta lortu dute Espainiako mendiko lasterketetako txapelketetan | 0 | 5 | 18-05-2026 |
| 4 | Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita | 0 | 6.35 | 27-07-2026 |
| 5 | Antiguako pilota txapeketa Antzuolan hasiko da | 0 | 17.41 | 04-08-2026 |
| 6 | Leire Urritegi eta Ibon Odriozola, nagusi Landabarso trail lasterketan | 0 | 5 | 18-05-2026 |
| 7 | ‘Enkarguz’ kantuak sortuko dituzte Andoni Egañak eta Xabier Zabalak, Mendillorrin | 0 | 5 | 07-03-2019 |
| 8 | Nostalgia pixka bat eta umorea gogotik Inpernuperen 40. urteurrena ospatzeko bertso saioan | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 9 | 50 urteren ostean, Bergara berriz ere Euskal Herriko ehunka hautetsiren topaleku | 0 | 14.54 | 19-07-2026 |