KIROL TXIKI, ESFORTZU HANDI
Rollerskia edo eski gurpilduna izan da aste honetan gure protagonista.
Haritz Pascual Irrintzi Eski taldeko arduradunarekin mintzatu gara kirol honetan. Besteak beste, esan digu dena prest dagoela hilaren 29an eginen den III. Beorburuko Rollerski igoerarako.
Honetaz gain, asteburuko beste kiroletako emaitzak hartu ditugu hizpide saio honetan.
PISTAKO TXIRRINDULARITZAN, nafarrek 6 domina ekarri dituzte Palman lehiatutako Espainiako Txapelketatik. Juan Peralta Gasconek, Gudane Araiz Agirrek, Enrique Sanz Unzuek eta Sergio Aliaga Chivitek hegan egin zuten Balearretako belodromoan eta Nafarroa podiumeko tokirik altuenera eraman zuten modalitate ezberdinetan.
PADELEAN, orain duela gutxi Haizea Zamora pragonista zen txoko honetan hautatua izan zelako adingabeko kategoriako Munduko Txapelketan teknikaria izateko. Ba Malagan ospatutako lehiaketan bi protagonista izan ditugu. Alde batetik Haizea txapelduna izan zen Espainiako Selekzioak irabazi baitzuen emakumezko eta gizonezko kategorietan, baina bestetik Martina Fassio Goyeneche ere txapeldunordea izan da haur kategorian. Binakako modalitatean Blanca Arriola euskaldunarekin jokatu zuen eta nafarrak zilarrezko domina ekarri zuen Nafarrora ere bai.
ARRANTZAN, Apiriletik urrira lehiatua izan da 2017ko Nafarroako Ur Gezako Txapelketa eta bost txandak ospatu ondoren, sailkapena honako hau da:
Nafarroako Ur Gezako Txapelduna: Ignacio Ramos Vázquez - Arga Ibaia Arrantzaleen Elkartea
2. Sailkatua: Abel Calvo Huarte - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)
3. Sailkatua: Nemesio García Silva - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)
Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute hurrengo 2018ko Espainiako Ur Gezako Txapelketan.
PILOTAN, lau t´erdiko txapelketa hasi gara gozatzen baina pilota profesinalaz aparte aipatzekoa da Eskuz banakako Nafarroako Txapelketa izan genuela Labriten pasa den asteburuan. Giro itzela izan genuen eta txapeldunak nola ez: Absolutu kategorian Gaizka Otxandorena, Imanol Aznarez 18-6 irabazi ondoren eta haur kategorian, Mikel Mikelarenak garaipena lortu zuen Xuban Ilarregi 18-13. Zorionak guztiei!
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Aritz Idiazabal, Antsoain xake taldeko kidea | 5 | 7 | 30-11-2017 |
| 2 | Gimnastika Erritmikoak Arena pabilioia bete zuen asteburuan | 0 | 5 | 19-12-2018 |
| 3 | Euskaraldia saio berezia (I) irailak 28 | 0 | 5 | 10-10-2018 |
| 4 | Taxoareko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan talde euskaldunak nagusitu dira | 0 | 5 | 08-01-2019 |
| 5 | "Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak | 0 | 5 | 28-09-2017 |
| 6 | Aritz Azpilikueta | 0 | 5 | 01-02-2018 |
| 7 | "Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria | 0 | 5 | 31-10-2017 |
| 8 | Susana Aristu, Harilan | 0 | 5 | 28-11-2017 |
| 9 | Eider Jaime, Hegoak aldizkaria 2017-2018 | 0 | 5 | 01-02-2018 |
| 10 | Gurutze Santxo. San Pedroko Museoa martxoan | 0 | 5 | 07-03-2018 |