Zuzendaria: Pierre Coffin Urtea: 2026 Herrialdea: AEB Minions gogoangarriak protagonista dituen unibertsoaren baitako zazpigarren filma da MINIONS & MONSTERS, edota, nahiago baduzue, Gru bilauaren abarotik irten zirenetik hirugarrena. Pierre Coffinek, lehen hiru filmen eta izaki hori atseginen hastapenei buruzko filmaren zuzendariak, heldu dio erronkari, eta Hollywood eta protagonisten izaera karismatiko eta bitxia uztartzen dituen proposamen
‘MINIONS & MONSTERS’: Metazinemarena bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Zuzendaria: Pierre Coffin
Urtea: 2026
Herrialdea: AEB
Minions gogoangarriak protagonista dituen unibertsoaren baitako zazpigarren filma da MINIONS & MONSTERS, edota, nahiago baduzue, Gru bilauaren abarotik irten zirenetik hirugarrena. Pierre Coffinek, lehen hiru filmen eta izaki hori atseginen hastapenei buruzko filmaren zuzendariak, heldu dio erronkari, eta Hollywood eta protagonisten izaera karismatiko eta bitxia uztartzen dituen proposamen freskagarria izan da emaitza.
Hala, trama ugari nahastuko ditu frankiziaren ale berri honek: Hollywood konkistatzera heldu zirenekoa, zinemaren izar bilakatu zirenekoa, dena galdu zutenekoa, mustroak munduan zehar askatu zituztenekoa… eta, noski, indarrak batu eta planeta osoa kaosetik libratu zutenekoa. Protagonistei dagokienean ere, bada berritasunik. Alde batetik, zerbitzatzeko bilaua bilatzen jarraitzen dutenak daude; bestetik, disidenteak: Jamesen gidaritzapean film bat errodatu nahi duen hirukotea. Premisa horretatik abiatuta, metazinema hutseko ariketa aurkeztuko du Coffinek: hasiera erakargarri eta burutsua duen, baina, amaiera aldera, ezaugarritzat duen anabasa horretan itotzen den istorio bat.
Umore erraza, erritmo bizia eta kaosa dira nagusi, eta ezin esan haurrei zuzenduriko proposamena ez denik. Baina koskortutako zinemazaleok ere izango dugu zerekin goza: zinemaren historiari egiten zaion omenaldia, kameoak; etenik gabeko keinuak pelikula mitikoei, bai industrian ezagunak diren pertsona ospetsuei. Hain zuzen ere, proposamenak gure begietan funtzionatuko badu, era guztietako erreferentzia horiekin jolasteko aitzakia gisa balio duten abentura, jazarpen eta korapiloen segida gisa irentsiko dugulako da.
Edo ez gidoiari esker, bederen. Energia handiz hasten den hori amilduz joango baita minutuek aurrera egin ahala. Aspergarriki konbentzional bilakatzeraino, bere ideiarik onenak azkarregi agortu izan balitu bezala.
Pertsonaien arteko adiskidetasuna eta elkarlana dira kontakizunaren ardatza, baina gai horiek azaleko tratamendua jasotzen dute. Ondorioz, filmak entretenitu egiten du, tarteka, dibertitu ere bai, baina nekez lortuko du ikuslea hunkitzea edo haren oroimenean aztarna iraunkorra uztea. Ez ote den filmaren formula bera, errepikapenarena, bere muga nagusia…
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 📝 "МИНЬОНЫ И МОНСТРЫ". Рецензия [id20744806|Сергея Прудникова] Испокон веков миньоны ... | 0 | 10.61 | 15-08-2026 |
| 2 | ‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena | 0 | 14.65 | 24-06-2026 |
| 3 | Minions & Monsters - English (1CD ) - subtitles | 0 | 8.19 | 30-07-2026 |
| 4 | ВЫШЕЛ В КАЧЕСТВЕ Как остановить монстров, если ты даже сценарий ... | 0 | 5.52 | 16-08-2026 |
| 5 | “Minions and Monsters” Review: A Love Letter To Cinema… And Banana! | 0 | 10.41 | 02-07-2026 |
| 6 | #ПРЕМЬЕРЫНЕДЕЛИ 🎬🍿 💛 Миньоны снова врываются на большие экраны! 🎥🎥 ... | 6 | 4 | 16-07-2026 |
| 7 | ‘UN POETA’: Mediokre eta prekario | 0 | 10.99 | 22-04-2026 |
| 8 | ‘Minions & Monsters’ Review: Antic Blend of Silliness and Cinephilia Delights, Until It Doesn’t | 2 | 6 | 30-06-2026 |
| 9 | 🍌👾 Внимание, внимание! В наш кинотеатр врываются… МИНЬОНЫ И МОНСТРЫ! ... | 0 | 8.71 | 14-08-2026 |
| 10 | «Миньоны и монстры» захватили российский бокс-офис | 0 | 14.95 | 20-07-2026 |