Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena

Дата публикации: 24-06-2026 09:34:57

Zuzendaria: Andrew Stanton Urtea: 2026 Herrialdea: AEB Ia hiru hamarkada igaro dira Toy Story frankiziaren lehen alea zinema-aretoetara iritsi zenetik -gurean estreinatu berri den bosgarren atalaren inguruan idatziko ditut lerrook-, baina sagak, oraindik ere, badu zer kontatua. Esaterako, nostalgia ariketa itzela da ikusle koskortuagoentzat, bizitza Andy lehen protagonista harekin batera ezagutzen joan garen millennial belaunaldiontzat.
‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Andrew Stanton

Urtea: 2026

Herrialdea: AEB

Ia hiru hamarkada igaro dira Toy Story frankiziaren lehen alea zinema-aretoetara iritsi zenetik -gurean estreinatu berri den bosgarren atalaren inguruan idatziko ditut lerrook-, baina sagak, oraindik ere, badu zer kontatua. Esaterako, nostalgia ariketa itzela da ikusle koskortuagoentzat, bizitza Andy lehen protagonista harekin batera ezagutzen joan garen millennial belaunaldiontzat. Izan ere, lehen, Andy ginen; orain, heldu gara. Era berean, sehaskatik ezagutu duten errealitate gatazkatsu bati begira jarriko ditu haur berriak: pantailen presentzia menderatzailea. Galdera, ordea, berdina da denentzat: posible al da irudimena eta teknologiaren arteko elkarbizitza?

Aurreko lanen filosofia existentzialistari eutsita, Pixarrek gaur egungo haurren pantaila-denboraren inguruko kezka soziala erabili du kontakizun berriaren ardatz gisa. Bonnie da atal honetako protagonista, behar baino umeagoa den neskatila. Lagun berriak egiterako orduan lagungarri izan daitekeelakoan, gailu teknologiko adimendun berri bat oparituko diote gurasoek.

Aparatuak bere arreta bereganatuko du berehala, eta, ondorioz, Jessie, Buzz eta gainerako jostailuak bigarren planoan geratzen hasiko dira. Egoera horrek kezka eta ziurgabetasuna sortzen ditu haien artean, beren zeregina eta balioa zalantzan jartzeraino. Horrekin gutxi ez eta Lilypad tresnak bere iritzi propioak ditu Bonnierentzat onena zer den erabakitzerako orduan, eta horrek gatazka zuzena sortzen du, jostailu tradizionalak eta teknologia digitala are gehiago konfrontatuz.

Saga osoan presente egon den ideia da ordezkapenarena. Gogora dezagun Woody eta Buzz Lightyear lehia bizian ipini zituen lehen atala; Andy hazten ikustearen mina, hirugarrenean… bada, bosgarren hau bizirik irauteari buruzko filma da ere. Baina bada alde esanguratsu bat: jostailuak ez dira soilik beste jostailu batzuekin edota denboraren igarotzearekin lehiatu behar; orain aplikazioen, bideoen, eta haurren harremantzeko eta dibertitzeko gaitasuna guztiz irauli duten gailu adimendunen mehatxuei ere egin behar diete aurre.

Hala, dimentsio berri bat eman die Stantonek istorioari eta pertsonaien gatazka emozionalei. Mundua aldatu egin da, eta baita pertsonaien kanpoaldea, barrualdea eta haien inguruabarrak ere. Eta munduarekin batera aldatu da ere kontatzeko modua, inozentzia malenkoniatsu baten bidez, aurrez jasotako mezu gehienak zalantzan jartzen direla ohartzen garenean. Zentzu horretan, badira kontu esanguratsu bi: Andyk inoiz lortu ez zuen protagonismoa eskuratzen dute Bonnie eta Blaze giza-protagonistek; eta, haiekin batera, lehenengoz, emakumezko panpin bat da kontakizunaren gidari eta heroia.

Filmak, hortaz, ez du soilik abentura berri bat eskaintzen; Pixarren iruditegia gaurkotu eta hain bizigabeak ez diren izaki horien bizitza aldarrikatzen du. Pantailen sukarrak estutzen gaituen honetan, horixe eskatzen genion, eta halaxe ekarri digu.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Toy Story 5 Is Coming: Tech vs Toys and Why the Design Details Matter5711-06-2026
2”Toy Story 5” ger ett trotsigt finger åt samtiden0317-06-2026
3‘MINIONS & MONSTERS’: Metazinemarena011.0108-07-2026
4Toy Story 5013.9919-06-2026
5«История игрушек 5»: как Pixar вернул любимых персонажей и побил собственные рекорды5801-01-1970
6‘THE DEVIL WEARS PRADA 2’: Azken dantzarena014.1713-05-2026
7Toy Story 5 racconta più di qualsiasi dibattito su bambini, cellulari e social3618-06-2026
8'Toy Story 5' y 'Viva', la película española premiada en Cannes, llegan a los cines0518-06-2026
9Toy Story 5, supera los 1.000 millones en taquilla, y se convierte en la más taquillera del año012.5327-07-2026
10'Toy Story 5' supera el millón de espectadores en España5726-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.65. Источник: www.zinea.eus.