Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak

Дата публикации: 18-08-2026 07:35:09

Gaur, abuztuaren 18an, 10:00etatik aurrera ipiniko dira salgai Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Belodromoko saioetarako sarrerak. Besteak beste, Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia egingo dira bertan. Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa hurbiltzen ari den heinean, jaialdiko aretorik handienak, 2.000 pertsonarentzako edukiera duen Belodromoak, bere ateak irekiko
Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Gaur, abuztuaren 18an, 10:00etatik aurrera ipiniko dira salgai Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Belodromoko saioetarako sarrerak. Besteak beste, Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia egingo dira bertan.

Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa hurbiltzen ari den heinean, jaialdiko aretorik handienak, 2.000 pertsonarentzako edukiera duen Belodromoak, bere ateak irekiko ditu berriz ere programazio zabal eta erakargarri batekin.

Batetik, zinemaldiko astelehenean (irailaren 21ean), 19.00etan, Karateka emango da, Aritz Morenoren (Donostia,1980) hirugarren film luzea. Filmak —Andrea Ros, Patrick Criado, eta Ernesto Alterio dituena aktore-zerrendan— Sandra Sánchezen istorioa kontatzen digu: konbentzio guztiak hautsi zituen emakume horrek, karateko urrezko domina lortu baitzuen Joko Olinpikoetan, kata modalitatean, 39 urterekin.

Era berean, datorren irailaren 24an, 19.00etan, Muguruza FM 40 Tour lanaren emanaldia hartuko du Belodromoak. Ander Merino Etxebestek (Donostia, 1995) eta Fermin Muguruzak (Irun, 1963) elkarrekin zuzendu dute dokumentala, Muguruzaren azken bira musikalaren testuinguruan sortua, artistaren 40 urteko ibilbidea deskribatzen du: konpromisoa, erresistentzia kulturala eta identitate kolektibo bihurtutako abestiak.

Ostiralean, irailaren 25an, 18:30ean emango da Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atala. Hala, Itziar Gómez Sarasolak (Errenteria, 1964) berriz ere eramango du Belodromoko pantaila erraldoira eta eszenatokira ikus-entzule gazteenentzat horren gustukoa den telesailetako bat.

Sarrerak, gaurtik aurrera eskuragarri

Belodromoko emanaldietarako sarreren prezioa 8,75 eurokoa da eta gaurko (asteartea, abuztuaren 18a) 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen medioz (https://sansebastianfestival.janto.es eta https://tickets.kutxabank.es, hurrenez hurren). Saio bakoitzeko lau sarrera baino ezin dira erosi, eta eragiketa bakar batean gutxienez hamar sarrera erosten dituenari % 25eko deskontua aplikatuko zaio.

Horrez gainera, eta ohikoa den bezala, Zinemaldiaren azken egunean (aurten, irailaren 26an, larunbata), 18.00etatik aurrera, Belodromoak honako saio hauek hartuko ditu: Perlak sailari amaiera emango dion filma, amaierako galaren zuzeneko emanaldia eta Sail Ofizialari amaiera emango dion filma. Saio honek 15 euroko prezioa izango du.

Kontzertua eta haurrentzako zinema

Halaber, Kontzertua & Emanaldia —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua— ekimenaren aterpe izango da belodromoa beste urte batez. Irailaren 19an, Zinemaldiko lehen larunbatean, 18.00etatik aurrera egingo dute, eta ikuskizunak soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horien inspirazio izandako filmen eszenen muntaketa uztartuko ditu. Sarrera doakoa da, baina ezinbestean jaso beharko da dagokion gonbidapena, eskuragarri irailaren 12tik 18ra Donostia Zinemaldiak Kursaalen duen informazio gunean, edota Donostiako Ijentea 1ean kokatutako Donostia Turismo bulegoan. Kontzertuaren egunean bertan, gutxi batzuk egongo dira eskuragarri Belodromoaren leihatilan.

Azkenik, Belodromoa Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren goizeko eszenatoki ere izango da eta, bertan, 6-11 urteko haurrek zinema zientziarekin lotzen duen film baten emanaldiaz gozatu ahalko dute. Saio horiek Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak elkarrekin antolatzen dituzte, gure lurraldeko ikasleei zientziaren irudi positiboa transmititzeko eta Donostiak ikerketa zientifikoarekin duen lotura sendoa erakusteko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu013.9917-08-2026
274. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
3‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
4‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
5Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
6Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
7‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek09.1721-08-2026
8Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
9Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai011.5217-08-2026
10IKTen bidezko gizarte-dinamizazioari buruzko ikastaroa. Kontratatzeko aukerarekin012.523-12-2025

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.99. Источник: www.zinea.eus.