Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak

Дата публикации: 20-08-2026 07:51:07

Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak eskatu dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkez daitezke. ‘Natura zine bihurtzen den tokian’ lelopean, Gamboa Zinemaldiak edizio berria ospatuko du irailaren 26an. Sail Ofizialean lehiatzeko filmen deialdia itxita bada ere, Araban Errodatua atalera lanak aurkezteko aukerak dago oraindik. Zinemagileek abuztuaren 31ra arte
Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Gamboa Zinemaldia

Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak eskatu dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkez daitezke.

‘Natura zine bihurtzen den tokian’ lelopean, Gamboa Zinemaldiak edizio berria ospatuko du irailaren 26an. Sail Ofizialean lehiatzeko filmen deialdia itxita bada ere, Araban Errodatua atalera lanak aurkezteko aukerak dago oraindik. Zinemagileek abuztuaren 31ra arte dute Festhome bidez euren filmak bidaltzeko epea zabalik.

Uribarri-Gamboa urtegiaren inguruan filmatutako 5 minutuko obrak galdegin dituzte kasurako,14 eta 30 urteko gazteek sortutakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean filmatu ahal izango dira, eta azpitituluak euskaraz izan beharko dituzte.

Hazten doan zinemaldia

Ekologia eta ingurumen gaiak ardatz dituen Gamboa Zinemaldiak laugarren edizioa izango du aurten. Hausnarketarako eta ekintzarako tresna gisa jasio zen 2023an, eta urtez urte hazten ari da. Sail Ofizialean lehiatzeko deialdira 12 lan aurkeztu dira, estatu osoko zinemagileek bidalitakoak, eta hautaketa-batzordeak horiek ikuskatuko ditu orain. Finalistak irailaren 2an jakinaraziko dituzte, eta hilaren 26an proiektatuko dituzte Uribarri Ganboan.

Sariei dagokienez, film labur irabazleak 250 euro jasoko ditu, eta Araban errodatutako lan onenak 200 euro. Batari zein besteari garaikurra ere emango diote, euskarazko lan onenari eta ikus-entzuleen gogokoenari bezala. Celedones de oro elkarteak ere sari berezia emango du, eta gainera, euskarazko film labur onena ere ebatziko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
2Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari012.5812-05-2026
3‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
474. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
5‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
6‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan08.4421-08-2026
7Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
8Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
9MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
10‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek09.1721-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.2. Источник: www.zinea.eus.