Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kutsidazu 490. ‘THE ASSISTANT’

Дата публикации: 30-07-2026 09:06:04

Zuzendaria: Kitty Green Urtea: 2019 Herrialdea: AEB Iraupena: 87 Generoa: Drama Me Too mugimenduari buruzko behin betiko thrillerra izendatu zuten askok Kitty Green zinemagileak 2019an estreinatutako The Assistant. Harvey Weinsteinen figura salatzeko asmoz, zinema ekoiztetxe batean lehen urratsak ematen hasi den ekoizle-laguntzaile baten istorioa kontatuko du filmak. Jane unibertsitatetik irten berri den gazte bat da, entretenimenduaren
Kutsidazu 490. ‘THE ASSISTANT’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

the assistant-kutsidazu

Zuzendaria: Kitty Green

Urtea: 2019

Herrialdea: AEB

Iraupena: 87

Generoa: Drama

Me Too mugimenduari buruzko behin betiko thrillerra izendatu zuten askok Kitty Green zinemagileak 2019an estreinatutako The Assistant. Harvey Weinsteinen figura salatzeko asmoz, zinema ekoiztetxe batean lehen urratsak ematen hasi den ekoizle-laguntzaile baten istorioa kontatuko du filmak.

Jane unibertsitatetik irten berri den gazte bat da, entretenimenduaren industriako exekutibo boteretsu batentzat lan egiteko aukera suertatuko zaiona. Kafea prestatu, fotokopiak atera, bazkaria antolatu, bidaiak prestatu, telefono bidezko mezuak jaso etab. Horiek bere eginbeharrekoak. Eguneroko errutinan murgildu ahala enpresabururen jarrera maltzur eta gehiegizkoez jabetuko da, eta erabaki bat hartuko du, sistemaren benetako funtzionamendua barru-barrutik ezagutzeko.

Emakumezkoek industrian pairatzen dituzten jokabide amoral eta iraingarriak naturaltzat nola hartzen diren erakutsiko du The Assistant lanak; ekosistema horren korrontearen kontra arraun egiten dutenei ahotsa eman nahi die.

2020 | Independent Spirit Award sariak: Haugaia gidoi berri, emakumezko aktore eta argazki-zuzendaritza onenaren kategorietan

2020 | Boston Society of Film Critics: Hautagaia emakumezko aktore onenaren kategorian

2020 | Gotham Awards: Hautagaia film onenaren kategorian

FILMIN plataforman duzue ikusgai!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’015.6126-06-2026
2Kutsidazu 488. ‘PARASITE’017.9417-07-2026
3Агидель: Ночь 20 дек, Чт0019-12-2018
4Багаевская: День 18 дек, Вт0017-12-2018
5Багаевская: Утро 18 дек, Вт0017-12-2018
6ISL | Bengaluru will be keen on regaining consistency as it faces Mohammedan0010-01-2025
7Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’016.5224-07-2026
8Kutsidazu 487. ‘MATILDA’014.5310-07-2026
9«Филадельфия» уступила «Портленду», Драммонд оформил дабл-дабл0004-03-2025
10Transfermarkt: «Зенит» потратил €77 млн на трансферы за сезон0021-02-2025

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.25. Источник: www.zinea.eus.