Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’

Дата публикации: 24-07-2026 07:56:42

Zuzendaria: Mia Hansen-Løve Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia Iraupena: 112 min. Generoa: Drama XXI. mendeko frantziar zinemagintzako ahots azpimarragarrienetako bat den Mia Hansen-Løveren lan xamurra dakarkizuegu aste honetako Kutsidazu proposamenean: Bergman Island (2021). Filmean, Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile bikote batek -Anthony eta Chris (Tim Roth eta Vicky Krieps)- Ingmar Bergman zinemagile suediarra bizi izan zen uhartean hartuko
Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

bergman_island-kutsidazu.jpg

Zuzendaria: Mia Hansen-Løve

Urtea: 2021

Herrialdea: Frantzia

Iraupena: 112 min.

Generoa: Drama

XXI. mendeko frantziar zinemagintzako ahots azpimarragarrienetako bat den Mia Hansen-Løveren lan xamurra dakarkizuegu aste honetako Kutsidazu proposamenean: Bergman Island (2021).

Filmean, Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile bikote batek -Anthony eta Chris (Tim Roth eta Vicky Krieps)- Ingmar Bergman zinemagile suediarra bizi izan zen uhartean hartuko du erretiroa, bere hurrengo filma idazteko inspirazio bila. Udak aurrera egin ahala eta uharteko paisaia misteriotsuekiko lilura areagotu ahala, errealitatearen eta fikzioaren arteko pertzepzioa desitxuratu egingo da haiengan…

#KRITIKA | Bergman Island: Mitomania eta fikzioaren katea

Zinema kritikan hazia, Hansen-Løveren lehen filmek lilura eragin zuten, istorio berez xeheak idatzi eta pantailaratzeko sentsibilitatea medio, garaiaren pultsua, horren etereo eta iheskorra den balore horren elementuak josteko gaitasuna adierazten baitzuen. Aldiz, Bergman Island-ek aldaketa dakar zuzendariaren ibilbidean, bere aurreko lanek zuten kutsu urbanoa erabat hautsiko baita: Fårö irla agertoki, ispiluen jokoa zabalduko da ‘errealitate’ eta fikzioaren artean, eta panpin errusiarren mekanismoaren bitartez, elkarri kateatuta jaiotzen diren narrazioak ehunduko ditu zinemagileak.

2021 | Cannesko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2021 | Sevillako Zinema jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | Gaudi Sariak: Europako Film Onena

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kutsidazu 490. ‘THE ASSISTANT’015.2530-07-2026
2Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’017.0614-08-2026
3Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’017.0507-08-2026
4‘THE LOVE THAT REMAINS’: Denbora hilen erritmoan010.9512-08-2026
5Kutsidazu 488. ‘PARASITE’017.9417-07-2026
6Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
7Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’015.6126-06-2026
8Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’017.1419-06-2026
9‘THE ODYSSEY’: Hitzen lurraldera bueltatu beharrekoa011.5429-07-2026
10Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo07.6716-03-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 16.52. Источник: www.zinea.eus.