Club de Marketing de Navarrak koordinatutako egitasmoa irailaren 25etik urriaren 24ra garatuko da, bost asteburutan. Lau beka emango ditutze, eta horiek irailaren 15era arte eskatu daitezke. Ideia on bat izatea ez da nahikoa ikus-entzunezko proiektu bat aurrera ateratzeko. Ekoizpen exekutiboa, finantzaketa, estrategia, banaketa eta kudeaketa ere beharrezkoak dira proiektuak film, telesail, dokumental edo bestelako ekoizpen
Ikus-entzunezko ekoizpen exekutiboan eta ekintzailetzan trebatzeko programa, PIXELIANen bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Club de Marketing de Navarrak koordinatutako egitasmoa irailaren 25etik urriaren 24ra garatuko da, bost asteburutan. Lau beka emango ditutze, eta horiek irailaren 15era arte eskatu daitezke.

Ideia on bat izatea ez da nahikoa ikus-entzunezko proiektu bat aurrera ateratzeko. Ekoizpen exekutiboa, finantzaketa, estrategia, banaketa eta kudeaketa ere beharrezkoak dira proiektuak film, telesail, dokumental edo bestelako ekoizpen bihurtzeko. Abiapuntu honetatik tiraka jaio da EKIN programa, Nafarroan ikus-entzunezko ekoizleen eta ekintzaileen belaunaldi berri bat sustatzeko helburua duena.
Club de Marketing de Navarrak koordinatuko du egitasmoa, PIXELIAN – Zinema eta Arte Bisualeko Eskolaren eskutik, eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, Generazinema Formakuntza 2026 programaren bidez: lau beka emango ditutze, eta horiek irailaren 15era arte eskatu daitezke. Prestakuntzaren xedea da parte-hartzaileei ikus-entzunezko industriaren ikuspegi praktikoa eta estrategikoa eskaintzea, ideiak proiektu bideragarri bihurtzeko eta, hala badagokio, ekoiztetxe propioa abiarazteko tresnak emanez. Proiektuak film luze, telesail, film labur, dokumental edo ekoiztetxe bat izan daiteke.
EKIN bost asteburutan garatuko da (irailaren 25etik urriaren 24ra) eta mentoritza pertsonalizatuen bidez parte-hartzaileek sektorean jarduten duten profesionalekin lan egingo dute. Ekoizpen exekutiboa, finantzaketa, ikus-entzunezko banaketa, marketina, estrategia eta enpresa-kudeaketa izango dituzte ardatz.
Informazio osagarria, hemen.