Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’

Дата публикации: 12-08-2026 06:54:27

ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik estreinatuko da gaur MARSUPILAMI (2026) lana Hego Euskal Herriko hainbat aretotan. Publiko orokorrari zuzendutako film frantziarra, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean. Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta eskainiko
Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik estreinatuko da gaur MARSUPILAMI (2026) lana Hego Euskal Herriko hainbat aretotan. Publiko orokorrari zuzendutako film frantziarra, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean.

Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta eskainiko duten hamabosgarren lana da honakoa.

Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin. Dena deskontrolatzen da Stephanek istripuz paketea irekitzen duenean eta bidaia erabateko kaos bihurtuko duen marsupilami haurtxo maitagarri bat askatzen duenean. Davidek eta bere familiak inoiz baino elkartuago egon beharko dute berreskuratzeko.

Philippe Lacheau zinemagile frantsesaren obra, gaurtik aurrera izango da ikusgai ondorengo zinemetan: Golem Alhóndiga (Bilbo), SADE Cines (Donostia), Cines Gorbeia (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña) eta Cines Niessen (Errenteria)

Datozenak

ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Hala, datozen hilabetetan ere estreinaldi berriak izango dira: Harry Potter (lehen filmaren berrestreinaldia), La familia Dino, Mumbo jumbo eta Superthings, besteak beste.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak09.3820-05-2026
2MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”06.9223-02-2026
3MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
4Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
5Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari012.5812-05-2026
6‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian010.4218-05-2026
7GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu”010.1808-06-2026
8AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia011.9818-08-2026
9Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo07.6716-03-2026
10Ikus-entzunezko ekoizpen exekutiboan eta ekintzailetzan trebatzeko programa, PIXELIANen09.6513-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.52. Источник: www.zinea.eus.