18 eta 25 urte bitarteko interesatuek ostegunera bitartean (abuztuaren 13ra arte) aurkez dezakete beren hautagaitza. New Directors saileko film guztien eta Horizontes Latinos atalean lehiatuko diren zuzendarien lehen edota bigarren lanen artean gustukoena aukeratuko du 150 gaztek osatutako epaimahaiak. Irailaren 18tik 26ra bitartean ospatuko den 74. edizioan 150 gaztek osatuko dute Gazteriaren Epaimahaia. Zinemagile berriei
AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
18 eta 25 urte bitarteko interesatuek ostegunera bitartean (abuztuaren 13ra arte) aurkez dezakete beren hautagaitza. New Directors saileko film guztien eta Horizontes Latinos atalean lehiatuko diren zuzendarien lehen edota bigarren lanen artean gustukoena aukeratuko du 150 gaztek osatutako epaimahaiak.

Irailaren 18tik 26ra bitartean ospatuko den 74. edizioan 150 gaztek osatuko dute Gazteriaren Epaimahaia. Zinemagile berriei eskainitako New Directors saileko film guztiak eta Horizontes Latinos atalean lehiatuko diren zuzendarien lehen edota bigarren lanak puntuatzeaz arduratuko dira, hogei inguru; egunero hiru film inguru ikusi beharko dituzte. Kalifikazioak eta rankinga egunero eguneratuko dira, eta Zinemaldiaren hedabide ofizialetan kontsultatu ahalko dira; nota altuena duenak jasoko du Gazteriaren DAMA Saria.
Epaimahaikide izateko deialdia ostegunera arte, abuztuaren 13ra arte, dute 18 eta 25 urte arteko herritarrek izena emateko aukera; Zinemaldiko webgunetik burutu beharko dute. Bertan ahalbidetuko duten fitxa bete, motibazio-gutun bat erantsi eta partaidetza-arauak onartu besterik ez dute egin beharko.
DAMAk babestutako saria
2019az geroztik babesle nagusi izandako TCM telebista katea ordezkatuz, DAMAk –jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko Espainiako entitateak– babestuko du aurten ere Donostia Zinemaldiaren baitako Gazteriaren Saria.
Informazio gehiago nahi izanez gero, juventud@sansebastianfestival.com helbidera idazteko edo 943 48 12 12 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.