Nafarroako Gobernuaren Turismo sailak eta Nafarroako Film Commissionek elkarlanean antolatutako ekimenean gidoi proposamenak bidaltzeko epea abuztuaren 10era bitartean (astelehena) dago zabalik. Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketak, eta horretan dirau oraindik. Bada, adin nagusiko edozein pertsonak osatutako proiektu oro aurkeztu ahal izango
AZKEN EGUNAK | Nafarroa Zinemaren Lurraldearen 14. edizioa, izen-emate deialdia bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Nafarroako Gobernuaren Turismo sailak eta Nafarroako Film Commissionek elkarlanean antolatutako ekimenean gidoi proposamenak bidaltzeko epea abuztuaren 10era bitartean (astelehena) dago zabalik.

Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketak, eta horretan dirau oraindik. Bada, adin nagusiko edozein pertsonak osatutako proiektu oro aurkeztu ahal izango da deialdira; gaia eta generoa libreak izango dira, baldin eta istorioa eta ekoizpena antolatzaileek esandako kokapenetako batean eta dagozkion mugarri turistikoetan gertatzen badira: Azkoien, Deikaztelu, Viana, Iruñea, Tafalla, Olazti, Mendaboa, Urdazubi eta Allo.
14. edizioko programak bi fase izango ditu. Aurrenekoan, sortzaileek abuztuaren 10era arte (astelehena) izango dute gidoi proposamenak bidaltzeko aukera. Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izango dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko, azaroaren 16ra arte, hain zuzen. Horiek jendaurrean pantailaratuko dituzte azaroaren 21etik 29ra bitartean, parte hartu duten udalerrietako zinema aretoetan. Antolakuntzaren xedea grabaketarako erraztasun guztiak eskaintzea da, eta beharrezkoa balitz lau lagunentzako egonaldia ordaintzeko prest dira.
Gainera, bigarren fasean, bost sari banatuko dituzte: 2.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarren saria, argazki onenaren 500 euroko saria, ikusleen 500 euroko saria, eta epaimahaiaren 500 euroko sari berezia. Gainera, interpretazio onena sarituko duten 250 euroko laguntza banatuko dute.
Irabazleak datorren abenduan, Tafallan egingo den sari-banaketa ekitaldian, iragarriko dituzte.
‘Incubadora Navarra II’ proiektua
Iaz bezala, ‘Incubadora Navarra’ proiektua izango da. Abuztuaren 28an eta 29an gauzatuko da Arguedasen, eta Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketako 10 finalistei bideratuta dago. Mentoretza eta tutoretza saioak eskainiko dizkiete, errodaje lanei begira. Gainera, taldeek aholkularitza profesionala jasoko dute ALMA Espainiako Gidopilarien Sindikatuko kideen partetik, eta finantziazioa lortzen laguntzeko bakarkako saioake re izango dituzte.
Bestalde, zazpigarrenez, argazki lehiaketa ere jarriko dute martxan uztailean eta abuztuak.
irakurri informazio osatua hemen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea | 0 | 15.89 | 13-08-2026 |
| 2 | Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak | 0 | 9.38 | 20-05-2026 |
| 3 | Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean | 0 | 13.18 | 03-02-2026 |
| 4 | Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan | 0 | 11.63 | 20-08-2026 |
| 5 | AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia | 0 | 13.25 | 10-08-2026 |
| 6 | Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du | 0 | 12.21 | 10-08-2026 |
| 7 | GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu” | 0 | 10.18 | 08-06-2026 |
| 8 | AZKEN EGUNAK | Ikusmira Berriak programaren 13. deialdia | 0 | 11.98 | 18-08-2026 |
| 9 | Profesionalen topaketa egingo dute, lehenengoz, NIFF jaialdian | 0 | 10.41 | 04-08-2026 |
| 10 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |