Oier Plazak zuzendutako ez-fikziozko lana EiTBren euskarazko streming plataformara igo dute. Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu. Pragan (Txekiar Errepublika) mundu mailako estreinaldia izan ostean, 73. Donostia Zinemaldian eta bateko zein besteko hiztorduetan erakutsi dute Oier Plaza gernikarrak zuzendutako POPEL ez-fikziozko
‘POPEL’ filma, PRIMERANen ikusgai bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Oier Plazak zuzendutako ez-fikziozko lana EiTBren euskarazko streming plataformara igo dute. Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu.

Pragan (Txekiar Errepublika) mundu mailako estreinaldia izan ostean, 73. Donostia Zinemaldian eta bateko zein besteko hiztorduetan erakutsi dute Oier Plaza gernikarrak zuzendutako POPEL ez-fikziozko filma; Frantziako Pessac hirian ospatu ohi duten Nazioarteko Dokumental Historikoen Jaialdian saridun izan da, gainera. Euskal Herriko zinema aretoetara 2025eko azaroan iritsi zen, eta orain, streaming plataformetara egin du salto. Gaurtik aurrera PRIMERANen egongo da ikusgai.
Ez-fikziozkoak Gernika-Lumon du abiapuntua, 1937an. Hori horrela, hiri bizkaitarreko bonbardaketaren garaia, Bigarren Mundu Gerra, Holokausto Naziaren izugarrikeria eta Ekialdeko Europan eman zen komunismoaren gorakada zeharkatzen ditu 90 minututan zehar.
KRITIKA: ‘POPEL’: Memoriaren errautsak
Ahaztutako gutun baten aurkikuntzak, Espainiako Gerra Zibilean erbestera ihes egin ondoren, naziek harrapatu zuten Anjel Lekuona osabaren patu ezezaguna ikertzera eraman zuen Anton Gandarias. Aldi berean, Unai Eguiak, Javier Cercasen El impostor eleberria irakurri ondoren, bere bilaketa propioari ekin zion ere: nazien kontzentrazio-esparruetako izugarrikeriak jasan zituen Enric Moner deportatuarekin zer gertatu zen deskubritzea. Zoriak Anton eta Unairen bideak gurutzatu, eta haiek, beren ikerketak bateratzean, senideen bizitzak data eta leku komunen arabera elkarri lotuta daudela ohartu ziren.
OIER PLAZA GARTZIA: “Potentea bada, istorio batek ez dauka mugarik”
Elkarrekin, eta bidean aurkituriko beste hainbat seniderekin, František Suchde eta bere semearen istorio sinestezina deskubritu zuten: bizitza arriskatu eta Pragako errausketa-labetik nazien erregimenari erresistentzia-pultsu bat bota zioten, 2.000 biktimen errautsak salbatzeko. Aurkikuntza honek iragan eta oraina lotu zituen, inola ere espero gabeko amaierarekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio | 0 | 5.21 | 15-07-2026 |
| 2 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 3 | ‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok | 0 | 7.62 | 15-04-2026 |
| 4 | Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da | 0 | 6.18 | 12-08-2026 |
| 5 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 6 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 7 | Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ | 0 | 9.52 | 12-08-2026 |
| 8 | ‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek | 0 | 8.93 | 11-06-2026 |
| 9 | Iker Oiz: "Zaurgarriak garenaren froga da Zauria(k) dokumentala" | 0 | 5 | 11-02-2019 |