Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean

Дата публикации: 27-07-2026 22:00:00

18:00etan izango da, Udalbatzar Aretoan. Bestalde, legealdiaren hiru laurdenak beteta, balantzea egin du Udalak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Osoko bilkura egingo du Hernaniko Udalak gaur, 18:00etan. Ekaineko akta onartu, eta dekretuen berri emandakoan, Udalaren plan ekonomiko-finantzarioa indargabetzeko proposamena, Udal eraikin batzuen garbiketa zerbitzuaren kontratuaren esleipena, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin hitzarmena mahaigaineratuko dira, eta mozioei ekingo zaie ondoren: EAJren eta PSE-EEren 'Betiere Ertzaintza eta Udaltzaingoaren defentsan' deritzona, eta Elkarrekin Podemosena, haur eta animaliekin errespetagarriak diren udal jaiak bultzatzeko mozioa.

Gobernu Planaren betetze- mailaren balantzea

Legealdiaren hiru laurdenak beteta, Gobernu Planaren betetze-mailaren balantzea egin du Udalak. Planean aurreikusitako 135 neurrien %89 «amaituta edo bideratuta» dagoela esan du Udal gobernuak. Etxebizitzaren arloan, Udalak nabarmendu ditu Hernani etxebizitza gune tentsionatu izendatu izana eta Florida auzoko garapena bidean dagoela. Kulturaren eta hirigintzaren arloan, Kultur ekipamendu berriaren ideia-lehiaketa amaitu da, eta Ezkiaga eta Izpizuaren «bulebarizazioaren» proiektua zein Lizeagako parkearen eta aparkalekuen berrantolaketa egingo da. Herri lanetako aurrerapenak nabarmendu ditu Udalak ere, hala nola, Osinaga eta Santa Barbarako bideak, kirolaren arloan rokodromo berria, eta Portu-Elizatxoko urbanizazioa, besteak beste. Trantsizio ekosozialaren eta burujabetzaren kasuan, Udal eraikinen autosufizientzia energetikorako lanei jarraipena eman zaie, eta Udalak Karabeleko lurrak erosi ditu Nekazaritza eskola garatzeko. Azkenik, bizi kalitatea hobetzeko gizarte politikak ere sendotu dira.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
2Herri batzarra, ostegunean Goizuetan08.7603-08-2026
3Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita06.3527-07-2026
4Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
5Maiatzeko Plenoak gaur, Hernanin eta Astigarragan021.7725-05-2026
6Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko0508-07-2026
7Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
8Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
9Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia0521-06-2026
10Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan07.918-07-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 22.5. Источник: kronika.eus.