Ohiko ordutegian izango dira biak, 18:00etan Hernanin eta 19:00etan Astigarragan; azkeneko hori, Erriberan.
Ohiko deialdian egingo dituzte maiatzeko Plenoak, gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan. Ordutegia ere ohikoa da, 18:00etan Hernanin eta 19:00etan Astigarragan; baina ezohikoa izango da tokia astigartarren kasuan: Erribera kulturguneko erakusketa aretoan egingo dute, udaletxeko areto nagusia obretan dagoelako.
Hernaniko Udalak 13 puntuko gai-ordena izango du lantzeko. Horien artean daude hainbat udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren lizitazioa martxan jartzea, 2025eko kontu orokorraren onarpena, 2026ko aurrekontuan kreditu gehikuntzak egitea, edota Hernaniko Klima eta Energia Plan Integralari behin betiko onarpena ematea, besteak beste.
Astigarragako Udalaren kasuan, zortzi dira lantzeko gaiak; tartean, kale garbiketa zerbitzuaren kontratazio-espedientea onartzea, eta bi mozio: 2026ko Baxoaren azterketak euskeraz egitearen aldeko sostengu mozioa; eta DBH Orain plataformak aurkeztutakoa, Eusko Jaurlaritzari ikastetxearen obrak lehenbailehen hastea eskatuz. Hain juxtu, joan den ostiralean egin zuen argazki erraldoia plataformak, eskaera hori luzatzeko, Herri Eskolako patioan dozenaka herritar elkartuta.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian | 0 | 10.1 | 29-06-2026 |
| 2 | Jardunaldi politikoak, bihar eta ostiralean | 0 | 21.5 | 02-06-2026 |
| 3 | XI. Sagardo txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnazabalen | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 4 | «EH Bilduren demagogia gorabehera, Astigarragako DBH martxan da» | 0 | 20.45 | 29-05-2026 |
| 5 | Oraindik plazak libre, emakumeentzako mendi orientazio ikastarorako | 0 | 23.86 | 05-05-2026 |
| 6 | Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean | 0 | 22.5 | 27-07-2026 |
| 7 | Elkarretaratzea gaur Plaza Berrin, Iruñeko erailketa matxistagatik | 0 | 8.1 | 14-04-2026 |
| 8 | Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa, Iruñeko Planetarioan | 0 | 5 | 16-10-2018 |
| 9 | PSE-EEk salatu du Osiñagako mugikortasun arazoa ez konpontzea | 0 | 23.27 | 16-05-2026 |
| 10 | Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak | 0 | 5 | 09-07-2026 |